Lehiaketa

Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako lehendabiziko finalak, igandean, Amezketan

Tolosa eta Tartaloetxe taldeek jokatuko dute nagusien Ohorezko mailako finala, eta Tolosa 2 eta Lapke 1 izango dira aurrez aurre jubenilen 1. mailako finalean; 11:30ean hasiko da jaialdia

Osasun egoerak baldintzatutako Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, eskuzko lehendabiziko finalak jokatuko dituzte asteburu honetan: hain zuzen ere, eskuz binaka jubenilen 1. mailako eta eskuz binaka nagusien Ohorezko mailako norgehiagokak. Amezketako Larrunarri frontoiak hartuko du jaialdia, igandean, 11:30ean:

Martxoak 14, igandea, 11:30, Amezketa-Larrunarri
 
 
1. Eskuz binaka jubenilak, 1. maila:
TOLOSA 2 (Amiano-Albeniz) / LAPKE 1 (Zubizarreta-Teleria)
 
2. Eskuz binaka nagusiak, Ohorezko maila:
TOLOSA (Labaka-Telletxea) / TARTALOETXE (Azketa-Elizegi)

 

 

 

Indarrean dauden neurriak jarraituz, ezin izango da ikuslerik sartu frontoira. Hala ere, jaialdia zuzenean ikusteko aukera izango du edonork, Pilotaren Txokoa-ren youtube kanaleanhttps://m.youtube.com/channel/UC7LEl2hVaBjJ-YQ_rx8mDXg.

 

 

 

Eskuz binakako gainontzeko kategoria eta mailetan ere azken txanpan da txapelketa, eta martxoaren 21eko jardunaldirako daude aurreikusita final ugari. Baita gizonezkoen gomazko paletako lehiako 22 urtez azpikoena eta nagusien 1. mailakoa ere.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan daude eskuragarri espezialitate guztietako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.