Lehiaketa

Jose Ramón Salaberria da Gipuzkoako Epaile Elkarteko lehendakari berria

Datozen lau urteotan Salaberria izango da epaile elkarteko lehendakaria.

Hauteskunde prozesua amaituta eta hautagaitza bakarra aurkeztu ostean, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko Epaile elkargoak lehendakari berria du: Jose Ramón Salaberria.

Urteak daramatza epaile lanetan eta epaile juntako kide legez ere aritu da lanean. Lehendakari berriaz gain, laurteko honetarako batzorde berria eratu da.

Hona hemen, batzordeko kideen zerrenda:

-Presidentea: Jose Ramón Salaberria

-Presidenteordea: Jose Mari Etxeberria

-Idazkaria: Pablo Etxeberria

-Diruzaina: Mikel Arroyo

-Bokala: Juan Manuel Ruiz

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.