Lehiaketa

Jokoan da Udaberri Saria

Martxoan izango dira ikusgai finalak

Jokoan da 2019-20 denboraldiko Udaberri Saria. Joan den asteburuan (2020-01-12) hasi zen gomazko paletako lehia (emakumezkoena eta gizonezkoen nagusien 2. mailakoa, zehazki), eta jardunaldi honetan (2020-01-19) gehituko zaizkio gainontzekoak.

Han zuzen ere, jokamolde hauetan ariko dira pilotariak:

  • Eskuz binaka: kadetetan (23 talde 1. mailan, 21 2. mailan eta 4 3. mailan), jubeniletan (21 bikote 1. mailan), eta nagusietan (23 talde 1. mailan eta 25 2. mailan)
  • Gomazko paleta: emakumezkoetan, jubeniletan (8 bikote, maila bakarra); eta gizonezkoetan, nagusietan (11 talde 1. mailan eta 29 2. mailan)
  • Larruzko paleta: nagusietan (maila bakarra, 6 bikote)
  • Zesta-punta: kadetetan (6 talde, maila bakarra)

Lehia guztietan, lehenik ligaxka jokatuko dute denek. Otsailaren 16ko jardunaldira arte luzatuko da espezialitate batzuetan, hil bereko 23kora bitarte beste batzuetan, martxoaren 1ekora arte beste kasutan, eta martxoaren 15era bitarte gainontzekoetan. Ondoren, kanporaketen txanda izango da.

Lehendabiziko finalak martxoaren 8ko asteburuan izango dira; hain zuzen ere, honakoak: emakumezkoen gomazko paletako jubenilena, gizonezkoen gomazko paletako nagusien 1. mailakoa, larruzko paletakoa eta zesta-puntako kadeteena. Martxoaren 22ko jardunaldian, eskuz binaka kadeteen 3. mailakoek jokatuko dute finala. Eta martxoaren 29koan, azkenik, eskuz binakako gainontzekoak (kadeteak 1. eta 2. maila, jubenilak 1. maila eta nagusiak 1. eta 2. maila) eta gizonezkoen gomazko paletako nagusien 2. mailakoa izango dira ikusgai.

Hain zuzen ere, espezialitate, kategoria eta maila bakoitzeko xehetasunak 'Lehiaketa sistema' dokumentuetan aurkituko dituzue, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean. Bertan eta Kartelera txokoan egin ahal izango diozue asteroko jarraipena txapelketari.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.