Lehiaketa

Jokoan da Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa

Maiatzaren 1eko asteburuan hasi zen eskuko lehia, zesta-puntakoa gehitu zitzaion maiatzaren 8ko jardunaldian, eta palakoari maiatzaren 15ean ekin zioten

Apirilaren 19an aurkeztu zen, Donostiako Zientziaren Kutxagunean, 2010-11ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa-Kutxa Saria. Eta dagoeneko martxan da ikusminez jarraitzen den txapelketa. Maiatzaren 1eko asteburuan abiatu zen eskuko lehia, zesta-puntakoa gehitu zitzaion maiatzaren 8ko jardunaldian, eta palakoari maiatzaren 15eko asteburuan ekin zioten.

Guztira, 34 herrik hartuko dute parte aurtengo edizioan, iaz baino 1 gutxiago.
 

Eskuz (44. edizioa bete du dagoeneko) 22 herri ariko dira, iaz baino 1 gutxiago. Iaztik baja dira Aretxabaleta, Eskoriatza, Tolosa eta Zestoa; eta alta, berriz, Berrobi, Errenteria eta Zaldibia.  

Palako lehian (21. edizioa) ere iaz baino 1 gutxiago izango dira, 8, hain zuzen ere. Usurbil da baja.

– Eta zesta-puntaz (14. edizioa), azkenik, 4 herrik jardungo dute, iaz baino 1 gehiago. Mutriku da alta hori.


Finalak, bestalde, ondorengo datatan aurreikusten dira: eskukoa, eskainaren 26an; palakoa, ekainaren 12an; eta zesta-puntakoa, ekainaren 19an.

Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu

ESKUA
 

– Kanporaketak (joan-etorria).

– Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan.

– Parte-hartzaileak, 22: ALBIZTUR, ALEGIA, AMASA-VILLABONA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, ASTIGARRAGA, ATAUN, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, SORALUZE, USURBIL, ZALDIBIA

– Egutegia:

Final-hamaseirenak: maiatzak 1 + maiatzak 8

Final-zortzirenak: maiatzak 15 + maiatzak 22

Final-laurdenak: maiatzak 29 + ekainak 5

Finalerdiak: ekainak 12 + ekainak 19

Finala: ekainak 26

PALA
 

– Kanporaketak (joan-etorria).

– Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan.

– Parte-hartzaileak, 8: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA

– Egutegia:

Final-laurdenak: maiatzak 15 + maiatzak 22

Finalerdiak: maiatzak 29 + ekainak 5

Finala: ekainak 12

ZESTA-PUNTA


– Ligaxka (joan-etorria).

– Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan.

– Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA

– Egutegia:

Ligaxkako jardunaldiak (6): maiatzak 8, 15, 22 eta 29 + ekainak 5 eta 12

Finala: ekainak 19

 
 

Webgune honetako Lehiaketak eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.