Lehiaketa

Jokoan da Gipuzkoako Errebote Txapelketa

Behar Zana, Txost eta Zubieta taldeak ari dira lehian; finala uztailaren 21ean izango da ikusgai, Zubietan

Hasi da Gipuzkoako Errebote Txapelketa.

Hiru talde ari dira lehian: Villabonako Behar Zana, Oiartzungo Txost eta Zubieta.

Ekainaren 30eko jardunaldian ekin zioten lehiari. Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, uztailaren 14ko asteburura bitartean. Eta 1. eta 2. sailkatuek lortuko dute finalerako txartela.

Hain zuzen ere, uztailaren 21ean izango da ikusgai finala, 11:00etan, Zubietan.

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa plaza-Errebote nagusiak atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.