6 bikote lehiatuko dira 1. mailan, eta 9 2. mailan, gomazko paletan; finalak Tolosako Beotibarren izango dira, abenduaren 17an
Joan den asteburuan (2016-10-29) ekin zioten, Zizurkilen, 2016-17 denboraldiko Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketari.
Emakumezkoen gomazko paletako txapelketa da, eta bi mailatan ariko dira pilotariak: 1. mailan, 6 bikote lehiatuko dira, multzo bakarrean; eta 2. mailan, 9 bikotek jokatuko dute, 5 A multzoan eta 4 B multzoan. Hauexek dira, hain zuzen ere, parte-hartzaileak:
1. MAILA
- Araiztegi-Maiza
- Murua-Arozena
- Garmendia-Eizmendi
- Senperena-Maddi Mendizabal
- Goikoetxea-Arrieta
-
I. Otaegi-Maider Mendizabal
2. MAILA
A multzoa
- Etxegia-Irigoien
- Aldai-San Sebastian
- Urien-Sarobe
- Rodas-Arrillaga
-
Garcia-Lopetegi
B multzoa
- E. Otaegi-Erasun
- Etxeberria-Lopetegi
- Galdos-Beldarrain
- Ciganda-Gabirondo
Bai 1. mailan bai 2.ean itzuli bateko ligaxka jokatuko dute bikoteek, urriaren 29tik azaroaren 26ra bitartean. Partidak larunbat arratsaldetan izango dira. Eta jardunaldi bakoitza egoitza batean jokatuko da; hauexek dira aurreikusitakoak:
- 1. jardunaldia, urriak 29: Zizurkil
- 2. jardunaldia, azaroak 5: Zestoa
- 3. jardunaldia, azaroak 12: Bergara
- 4. jardunaldia, azaroak 19: Urretxu
- 5. jardunaldia, azaroak 26: Hernani
Finalerdiak abenduaren 3an izango dira, Donostiako Atano III.ean. Eta finalak, abenduaren 17an, Tolosako Beotibarren.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-EmP Ezker Horma eta Kartelera ataletan egin daiteke txapelketaren jarraipena.


