5 bikote lehiatuko dira 1. mailan eta beste 5 2. mailan; Azkoitian (1.maila) eta Azpeitian (2. maila) jokatuko dituzte 1. jardunaldiko partidak; otsailaren 15eko asteburuan izango dira finalak
Euskal pilotan emakumeen presentzia aldarrikatzeko eta sustatzeko lanarekin jarraituz, txapelketa berri bat sortu zuen pasa den denboraldian Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF): eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa. Arrakastatsua izan zen ekimena, eta aurten ere antolatu dugu lehia. Hain zuzen ere, ostiral honetan (2019-12-20) ekingo diote txapelketaren bigarren edizioari, Azkoitian eta Azpeitian.
10 bikotek eman du izena: 5 lehiatuko dira 1. mailan, eta beste 5 2. mailan. Iaz bezala, klub desberdinetako pilotariak nahastu dira, lehia orekatzeko eta hobetzeko asmoz. Hauexek dira edizio honetako parte-hartzaileak:
1. maila
- Espinar-Nora Mendizabal
- Larrarte-Badiola
- Araiztegi-Orbegozo
- Arrieta-Maddi Mendizabal
-
Bergara-Arrillaga
2. maila
- Zubizarreta-Etxeberria
- Tolosa-Arraiza
- Maddi Unanue-Oihana Unanue
- Barrocal-Agirre
- Arteaga-Ugartemendia
Esan bezala, ostiralean ekingo diote guztiek lehiari. Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, Gipuzkoako hainbat herritan, abenduaren 20tik otsailaren 2ra bitarteko jardunaldietan. Hauek dira hasiera batean aurreikusitako egoitzak:
- Abenduak 20: Azkoitia (1. maila) eta Azpeitia (2. maila)
- Urtarrilak 11: Bergara
- Urtarrilak 18: Anoeta
- Urtarrilak 25: Zestoa
- Otsailak 1: Alegia
Ligaxka bukatuta, otsailaren 8ko asteburuan jokatuko dituzte finalerdiak. Eta finalak otsailaren 15eko jardunaldian izango dira ikusgai.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-EmP Ezker Horma atalean eta Kartelera txokoan dago txapelketaren inguruko informazio osoa kontsultatzeko eta astez aste jarraipena egiteko aukera. Eta, bestela, animatu eta azaldu frontoietara!


