Jurgik jantzi zuen txapela, Edortari finalean irabazita; eta Beñatek Aingeru hartu zuen mendean 3. eta 4. posturako lehian
Joan den larunbatean (2016-06-11) jokatu zen, Usurbilen, Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketako finala. Jurgik jantzi zuen txapela, Edortaren aurka. Aurretik, 3. eta 4. posturako lehian, Beñatek Aingeru hartu zuen mendean. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Ekainak 11, larunbata, 11:00, Usurbil
1. Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketa. 3. eta 4. posturako lehia:
AINGERU SENPERENA 13 / BEÑAT LIZASO 25
3. Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketa. FINALA:
JURGI OLASAGASTI 25 / EDORTA DE ANTA 14
Abian da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua.
Ekainaren 14an GEPFko Hauteskunde Batzordeak egindako bilerarekin hasi zen prozesua. Bertan ondorengo erabakiak hartu zituzten:
- Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko Batzar Orokorrerako eta Zuzendaritza Batzorderako hauteskundeak deitzea
- Hauteskunde errolda onartzea
- Hauteskunde egutegia onartzea
- Hauteskunde Mahaiko kideak eta bere ordezkoak izendatzea
- Hauteskunde erroldari eta egutegiari alegazioak egiteko epea zabaltzea. Epe hori 2016ko ekainaren 21ean amaituko da
Albiste honi erantsitako artxiboan kontsulta daiteke hauteskunde egutegi osoa. Hauxe laburpentxo bat:
- 2016/06/14. Hauteskunde Batzordearen bilera
- 2016/06/21. Hauteskunde erroldari eta egutegiari aurkeztutako alegazioak Hauteskunde Batzordeak ebaztea. Hauteskunde errolda behin betiko onartzea. Batzar Orokorrerako hautagaitzak aurkezteko epea zabaltzea
- 2016/06/28. Hautagaiak aurkezteko epea bukatzea
- 2016/07/04. Batzar Orokorrerako kideak aukeratzeko hauteskundeak
- 2016/07/08. Lehendakaritzarako hautagaiak aurkezteko epa hastea
- 2016/07/15. Hautagaiak aurkezteko epea bukatzea. Hautagaiak behin-behinekoz aldarrikatzea eta erreklamazioak aurkezteko epea hastea
- 2016/07/19. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatzea
- 2016/07/26. Hauteskunde eguna (hauteskunderik egin behar izanez gero; hautagai bakarra aurkeztuz gero ez da hauteskunderik egin behar izango eta zuzenean aldarrikatuko da)
Gainontzeko dokumentazioa federazioan bertan egongo da ikusgai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia), harrera ordutan (goizez, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era; eta arratsaldez, astelehen eta asteartetan, 17:00etatik 20:00etara, eta asteazkenetan, 16:00etatik 19:00etara).
Ostiralean (2016-06-17) jokatu ziren Udaberri Saria eskuz banaka lau t´erdiko finalak. Tolosak eta Zegamak hartu zituzten Gipuzkoa mailakoak; Lizartzan eta Urnietan izan ziren Ekialdekoak; eta Bergaran Mendebaldekoak.
Ondoren zehazten ditugu emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Ekainak 17, ostirala, 19:00, Tolosa-Beotibar. GIPUZKOAKO FINALAK
1. Eskuz banaka, jubenilak 2. maila: ESNAOLA (HONDARRIBIA) 22 / LOIDI (LAPKE) 14
2. Eskuz banaka, kadeteak 2. maila: OLAZABAL (TOLOSA) 17 / ETXEBERRIA (ATAUN) 22
3. Eskuz banaka, kadeteak 1. maila: AUZMENDI (TOLOSA) 22 / EGUSKIZA (GAZTELEKU) 8
Ekainak 17, ostirala, 19:00, Zegama-Udalekoa. GIPUZKOAKO FINALAK
1. Eskuz banaka, jubenilak 1. maila: OLIDEN (AÑORGA) 7 / LUZURIAGA (INTXURRE) 22
2. Eskuz banaka, nagusiak: AZURMENDI (TARTALOETXE) 17 / LABAKA (AURRERA SAIAZ) 22
Ekainak 17, ostirala, 19:00, Urnieta. EKIALDEKO FINALAK
1. Eskuz banaka, jubenilak 1. maila: ODRIOZOLA (ILUNPE) 22 / OTEIZA (AZKOITIA) 14
2. Eskuz banaka, nagusiak: ETXEZARRETA (GAZTELEKU) 20 / OTAÑO (BEHAR ZANA) 22
Ekainak 17, ostirala, 19:30, Lizartza-Udalekoa. EKIALDEKO FINALAK
1. Eskuz banaka, kadeteak 2. maila: ELOLA (TOLOSA) 17 / PONCE (GAZTELEKU) 22
2. Eskuz banaka, kadeteak 1. maila: ZALAKAIN (TOLOSA) 22 / INSAUSTI (HERNANI) 6
Ekainak 17, ostirala, 19:00, Bergara-Munizipala. MENDEBALDEKO FINALAK
1. Eskuz banaka, kadeteak 2. maila: ARAKISTAIN (EUSKAL JOLAS) 15 / SENAR (ATAUN) 22
2. Eskuz banaka, kadeteak 1. maila: GALLASTEGI (BERGARA) 17 / ORMAZABAL (GURE TXERU) 22
3. Eskuz banaka, jubenilak 1. maila: MENDIZABAL (BELOKI) 1 / OIARBIDE (INTXURRE) 22
4. Eskuz banaka, nagusiak: IÑARRA (BERGARA) 22 / EGIBURU (LAPKE) 12
Lehiaketa-Federatua-Udaberri Eskuz Banaka 4 t'erdian atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.
*Argazkia: Bergara kluba
Irazustabarrena-Bercetche (1. maila) eta Etxegia-Otaegi (2. maila) bikoteek irabazi dute 2016ko Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa. Joan den ostiralean (2016-06-17) jokatu zituzten finalak, Donostiako Gaska trinketan. Jaialdiko lehendabiziko partidan, paleta argentinarreko 2. mailako finalean, Etxegia-Otaegik 30-15 hartu zuten mendean Tejedor-Maiza bikotea. Eta, jarraian, 1. mailako finalean, 30-27ko emaitzarekin irabazi zuten Irazustabarrena-Bercetchek Larralde-Araiztegi bikoaren aurka. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Ekainak 17, ostirala, 18:30, Donostia-Gaska
1. Paleta argentinarra, 2. maila: ETXEGIA-OTAEGI 30 / TEJEDOR-MAIZA 15
2. Paleta argentinarra, 1. maila: IRAZUSTABARRENA-BERCETCHE 30 / LARRALDE-ARAIZTEGI 27
2.mailan, uste baino errazago irabazi zuten Etxegia-Otaegik. Partidako hasierako konpasetan Tejedor-Maiza bikotea aurretik eta itxura ona emanez aritu bazen ere, 10. tantotik aurrera Etxegia-Otaegik aurrea hartu zuten, eta horrek ez zuen atzera bueltarik izan. Beteraniak gaztetasunari irabazi ziola esan daiteke.
1. mailan, bestalde, ez zen ezustekorik izan, baina oraingoan irabazleek ederki sufritu behar izan zuten. Ligaxkan elkarren aurka jokatutako partidan, erraz aldendu zen Irazustabarrena-Bercetche bikotea, baina finala guztiz ezberdina izan zen. Partidaren erdi aldera arte bikote gorriaren nagusitasuna nabarmena izan zen, baina lehia aurrera joan ahala markagailua orekatzen joan zen, eta azkenean 30-35 bukatu zen norgehiagoka.
9 bikote lehiatu dira aurtengo txapelketan, nagusien 1. eta 2. mailan. 4 bikote lehendabiziko mailan: Irazustabarrena-Bercetche, Huizi-Garmendia, Larralde-Araiztegi eta Gabirondo-Arrieta. Eta 5 bikote bigarrengoan: San Sebastian-Galdos, Tijero-Sarobe, Etxegia-Otaegi, Garcia-Itxaso eta Tejedor-Maiza. Denek oso maila ona erakutsi dute. Ea datorren urtean ere horrelako ikuskizunaz gozatzeko aukera dugun.
Aurtengo txapelketari buruzko informazioa kontsultatzeko (emaitzak, sailkapenak…), Lehiaketa-Federatua-Emakumea Pilotari Trinkete atalera jo.





