Ikastaroak

Irailaren 1era arte eman daiteke izena aurtengo teknifikazio proiektuan

Infantil eta kadete kategorietako pilotarientzat da deialdia; irailean bertan izango dituzte hautaketa entrenamenduak, eta saioak urrian hasiko dira

Aurreko denboraldietako lan ildoari jarraituz, aurten ere Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak teknifikazio proiektua jarri du martxan. Pilotariei entrenamendu tekniko eta prestakuntza fisiko pertsonalizatua eskaintzea du xede.

Aurtengo deialdia Gipuzkoako infantil eta kadete kategorietako pilotariei dago zuzenduta.

Eta bertan parte hartu nahi dutenek irailaren 1era arte (eguerdiko 12:00etan itxiko da epea) dute izena emateko aukera, beraien klubaren bidez.

Azken hiru denboraldietan Donostiako Atano III.a frontoian izan dira entrenamenduak. Baina aurtengo edizioan, eta pilotari gehiagotara eta Gipuzkoako eskualdeetara ere iristeko helburuarekin, Donostian izango diren Gipuzkoa mailako entrenamenduez gain, eskualdeetan ere teknifikazio entrenamenduak eskainiko ditu federazioak. Hala nola, Adunan, Zestoan edo Lasarte-Orian.

Irailean zehar hautaketa entrenamenduak egingo dituzte izena emandako pilotariek (zehaztuko dira egunak eta orduak), eta bertan hautatuko dituzte Gipuzkoako zein eskualdeetarako teknifikazioetarako pilotariak. Guztiek urrian ekingo diete entrenamenduei, eta ekainera arte izango dituzte saioak. 

Aurrerago emango dugu xehetasun gehiagoren berri.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.