Lehiaketa

Intxurrek irabazi du lehendabiziko Errendimenduko Gipuzkoako Paleta Txapelketa

2-1 hartu du mendean Bidania-Behar Zana taldea, molle-pelle pilotarekin jokatutako infantil kategoriako finalean; beste bi txapelketek hartuko dute orain lekukoa, biak infantilentzat: Errendimenduko Gipuzkoako Paleta Txapelketa, ikus pilotarekin, eta Erre

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak estreinakoz antolatu da Errendimenduko Gipuzkoako Paleta Txapelketa 2022-23 denboraldian. Eta Alegiako Intxurre taldeko bikoteak, Elduaien-Goitiak, jantzi ditu lehendabiziko txapelak: hain zuzen ere, infantil kategorian molle-pelle pilotarekin jokatutako paleta finala irabazi dute, Goikoetxea-Lasaren Bidania-Behar Zana taldearen aurka, norgehiagoka estuan:

Otsailak 5, igandea, 11:00, Bidania Goiatz-Ernio
 

1.  Infantilak, molle-pelle paleta:
INTXURRE (Gailur Elduaien-Ibai Goitia) 2 (3,8,8)
BIDANIA-BEHAR ZANA (Irati Goikoetxea-Maddi Lasa) 1 (8,7,6)

Txapelketa hau bukatuta, beste bi lehiek hartuko diote orain lekukoa: asteburuan (2023-02-12) hasiko dira Errendimenduko Gipuzkoako Paleta Txapelketa, ikus pilotarekin; eta Errendimenduko Udaberri Paleta Txapelketa, molle-pelle pilotarekin

Bai batean bai bestean infantil kategoriako pilotariak lehiatuko dira, binaka.

3 taldek eman du izena Gipuzkoakoan (ikus pilotarekin): Bidania-Behar Zana, Intxurre eta Zumaia. Eta 6 bikote ariko dira Udaberrikoan (molle-pelle pilotarekin): Behar Zana, Errepala, Ilunpe, Txulobi, Zumaia 1 eta Zumaia 2.

Larunbat arratsaldetan jokatuko dituzte bateko zein besteko ligaxkako partidak, egoitzetan. Hauxe izango da egutegia:
 

  • Otsailak 11, Villabona
  • Otsailak 18, Zumaia
  • Otsailak 25, Azpeitia
  • Martxoak 4, Alegia
  • Martxoak 11, Donostia-Altza
  • Martxoak 18, Bidania-Goiatz

Ligaxka lehen postuan amaitzen duten bi bikoteak (hau da, txapelketa bakoitzeko bat) finalera sailkatuko dira zuzenean, eta 2. eta 3. sailkatuek finalerdiak jokatu beharko dituzte, martxoaren 26ko jardunaldian. Finalak apirilaren 2ko asteburuan izango dira ikusgai. Kanporaketa hauen egoitzak oraindik zehazteko daude.

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta (Ikus)-Infantilak eta Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri-Paleta (Molle-Pelle)-Infantilak ataletan dago ikusgai bi txapelketa hauen inguruko informazio guztia.

miniImagen
Irati Goikoetxea-Maddi Lasa (Bidania-Behar Zana) txapeldunordeak
Ibai Goitia-Gailur Elduaien (Intxurre) txapeldunak
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.