Udaberri Sariko infantilen paletakoan (ikus pilotarekin) nagusitu zaizkie Intxurrekoak Ilunpekoei, eta Lapke taldekoen kontra irabazi dute Oiangukoek Gipuzkoako Txapelketako infantilen larruzko paletako finalean
Errendimenduko Paleta Txapelketako azken finalak izan dira ikusgai, asteburuan, Olaberrian. Eta Intxurreko eta Oianguko palistak nagusitu dira: Udaberri Sariko infantilen paletako finala (ikus pilotarekin) irabazi dute Intxurrekoek (Alegialdea), Ilunpeko (Azpeitia) palisten kontra; eta Gipuzkoako Txapelketako infantilen larruzko paletako finala Oiangukoek (Ordizia), Lapkeren (Lazkao) aurka:
Ekainak 29, larunbata, 16:00, Olaberria-Udalekoa
1. Udaberri. Paleta ikus, infantilak:
ILUNPE (Mikel Gurrutxaga Albizu-Telmo Garaizar Etxeberria-Urritz Goenaga Urbistondo) 24
INTXURRE (Maialen Elola Iraola-Gailur Elduaien Peñagarikano) 30
2. Gipuzkoa. Larruzko paleta, infantilak:
OIANGU (Eki Aizpuru Arrillaga-Oinatz Aranburu Isasmendi) 30
LAPKE (Josu Soberon Carrasco-Aritz Maiora Barandiaran) 25
Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri-Paleta ikus-Infantilak eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta larruz-Infantilak ataletan kontsulta daiteke lehia hauei buruzko informazio guztia.


