Lehiaketa

Ilunpeko pilotariek jokatuko dute Gipuzkoako Txapelketako kadeteen larruzko paletako finala, larunbatean

Beste final bat izango da ikusgai, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan: kadete kategoriako larruzko paletako finala. Ilunpe (Azpeitia) klubeko bi bikotek neurtuko dituzte indarrak, Azpeitian bertan, larunbat goizean:

Martxoak 7, larunbata, 11:00, Azpeitia-Betharram
1. Larruzko paleta, kadeteak:
ILUNPE 2 (Urritz Goenaga Urbistondo-Telmo Martin Duran)
ILUNPE 1 (Telmo Garaizar Etxeberria-Mikel Gurrutxaga Albizu)

Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-G-Larruzko paleta-G-LP-K atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia.

Finala-LPK-Azpeitia-2026-03-07

Bestetik, Beotibar (Tolosa) klubeko Arregik eta Kuku-ko (Anoeta) Luisak irabazi dituzte aurreko larunbatean jokatutako gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak, buruz buru zazpiaren barruan: nagusien 1. mailako txapela jantzi du Arregik, Oteizako (Azkoitia) Epelderi irabazita; eta nagusien 2. mailakoa Luisak, Intxurreko (Alegialdea) Altunaren kontra:

Otsailak 28, larunbata, 16:00, Tolosa-Beotibar
1. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 2. maila:
INTXURRE-Gorka Altuna Esnaola 24
KUKU-Alain Luisa Urkola 25
2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
OTEIZA-Iker Epelde Agirre 22
BEOTIBAR-Odei Arregi Aizpitarte 25

640415711_17870558145557100_6775705969464986447_n

Datozen jardunaldietan jarraipena izango du gomazko paletako buruz buruko lehiak, baina kasu honetan kantxa osoan ariko dira.  8 pilotari lehiatuko dira 1. mailan eta 29 2. mailan. Hilaren 8ko jardunaldian ekingo diote lehiari 2. mailakoek, eta hilaren 15ekoan 1. mailakoek. Finalak apirilaren 26ko asteburuan jokatuko dituzte.

Bestetik, zesta-puntako banakako lehia ere hasiko da datozen bi jardunaldietan: kadeteena eta nagusiena hilaren 8koan eta jubenilena eta emakumeena hilaren 15ekoan. 15 puntista lehiatuko dira kadeteen kategorian, 8 jubeniletan, 20 nagusietan eta 8 emakumeen txapelketan. Final guztiak maiatzaren 10eko asteburuan aurreikusten dira.

Lehiaketa-Emaitzak-Federatua  atalean aurki daitezke lehia hauen guztien xehetasunak.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.