Lehiaketa

Ilunpe, Lapke eta Behar Zana klubentzat txapelak Gipuzkoako eskuz banakakoan

Ilunpeko Egiguren nagusitu zen kadeteen finalean, Lapkeko Senar jubeniletan, eta Behar Zanako Urbieta nagusietan

Ilunpe (Azpeitia), Lapke (Lazkao) eta Behar Zana (Villabona) klubetako pilotariek jantzi dituzte txapelak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finaletan. Kadeteetan nagusitu da Ilunpeko Egiguren, Lapkeko Senar jubeniletan, eta nagusietan Behar Zanako Urbieta. Hauexek jaialdiaren xehetasunak:

Abenduak 29, larunbata, 10:30, Azkoitia-Gurea


1. Eskuz banaka, kadeteak: LAPKE-Naldaiz 5 / ILUNPE-Aimar Egiguren 18

2. Eskuz banaka, jubenilak: LAPKE-Senar 22 / TOLOSA-Ander Goikoetxea 18

3. Eskuz banaka, nagusiak: AZKOITIA-Juaristi 6 / BEHAR ZANA-Urbieta 22

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daitezke eskuz banakako lehiek utzitako datu guztiak.

*Argazkia: Urola Kostako Hitza

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.