Iturzaeta-Otaegi bikoteak 27-40 hartu zuen mendean Zumaiako Segurola-Arizaga bikoa
Ilunpe 1 taldeak (Iturzaeta-Otaegi) irabazi du Ezker Hormako Elkarteen Arteko Txapelketaren erremonteko finala. Azpeitiko taldeak 27-40 hartu zuen mendean Zumaia (Segurola-Arizaga), joan den larunbatean (2011-12-10) Hernaniko Galarreta frontoian jokatutako norgehiagokan. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
*Abenduak 10, larunbata, 10:30, Hernani-Galarreta
1. Erremontea, nagusiak: Zumaia (Arizaga-Segurola) 27 / ILUNPE 1 (Iturzaeta-Otaegi) 40
Zumaia (Arizaga-Segurola) zuzenean sailkatu zen finalera, ligaxkako partida guztiak irabazi zituelako eta besteek baino aldeko tanto kopuru hobea zuelako. Ilunpe 1 taldeak (Iturzaeta-Otaegi), aldiz, finalerdietan lehiatu behar izan zuen beste tokiaren bila; Ilunpe 2 taldeari (Aizpuru-Bengoetxea) irabazi zion (2011-12-03), 40-28ko emaitzarekin.
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. Bestetik, Argazki galeriak atalean finaleko hainbat irudi daude ikusgai.


