Lehiaketa

Ilunpe 1 eta Zumaia 2 taldeek irabazi dute alebinen Eskola Kiroleko Gipuzkoako Paleta Txapelketa

Molle-pelle txikiarekin gailendu dira Ilunpe 1eko Eskudero-Aizpuru-Iriarte, Aranbarri-Aristondoren Ilunpe 2 taldearen kontra; eta molle-pelle handiarekin nagusitu dira Zumaia 2ko Argoitia-Tejera-Garcia, Arbelaiz-Lerma-Inciarteren Oiartzun 2 taldearen aurk

Alebin kategoriako Eskola Kiroleko Gipuzkoako Paleta Txapelketako finalak jokatu berri dira, asteburuan, Azpeitian, eta Ilunpe 1 eta Zumaia 2 taldeetako palistek irabazi dituzte lehiak. Molle-pelle txikiarekin gailendu dira Ilunpe 1ekoak, beraien klubeko Ilunpe 2 taldearen kontra. Eta molle-pelle handiarekin nagusitu dira Zumaia 2koak, Oiartzun 2 taldearen aurka. 

Ondorengo lerroetan bildu ditugu jaialdiaren xehetasunak:

Urtarrilak 18, larunbata, 16:00, Azpeitia-Betharram


1. Paleta, alebinak, molle-pelle (handia):
OIARTZUN 2 (Mikel Arbelaiz-Hodei Lerma-Unax Inciarte) 1 (1,4,15)
ZUMAIA 2 (Beñat Argoitia-Ekaitz Tejera-Telmo Garcia) 2 (10,10,10)

2. Paleta, alebinak, molle-pelle (txikia):
ILUNPE 1 (Oier Eskudero-Xabat Aizpuru-Peru Iriarte) 25
ILUNPE 2 (Unax Aranbarri-Alain Aristondo) 21

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Paleta-Alebinak atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.