Lehiaketa

Ikasberri eta Real Sociedad 2 aurrez aurre 22 urtez azpikoen gomazko paletako Gipuzkoako finalean

Martija-Alkorta eta Oiarbide-Estefano bikoteek ostiralean jokatuko dute Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finala, 20:00etan, Azpeitiko Urrestillan

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako beste final bat izango da ikusgai asteburu honetan: gizonezkoetan, gomazko paletako 22 urtez azpikoena. Ikasberri eta Real Sociedad 2 taldeak izango dira aurrez aurre hitzordu honetan, ostiralean. 20:00etan hasiko da jaialdia, Azpeitiko Urrestillan:

Abenduak 23, ostirala, 20:00, Azpeitia (Urrestilla)-Txikuri

1. Gomazko paleta mutilak, 22 urtez azpikoak:
IKASBERRI (Martija-Alkorta) / REAL SOCIEDAD 2 (Oiarbide-Estefano)

Ikasberrik, ligaxka amaituta sailkapen buru izanda, finalerako zuzeneko txartela lortu zuen. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, Real Sociedad 2 (Oiarbide-Estefano) eta Altzatarra 1 (Udakiola-Rekondo) taldeek, finalerdia jokatu behar izan zuten aurreko asteburuan (2016-12-16). Realak irabazi zuen, 25-21eko emaitzarekin.

Hain zuzen ere, hauxe izan zen ligaxkako sailkapena:

  1. Ikasberri, 10 puntu
  2. Real Sociedad 2, 8 puntu
  3. Altzatarra 1, 8 puntu
  4. Altzatarra 2, 7 puntu
  5. Txost, 6 puntu
  6. Real Sociedad 1, 5 puntu

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-gomazko paleta mutilak 22 urtez azpikoak atalean kontsulta daitezke txapelketaren inguruko xehetasun guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.