10:00etan hasiko da jaialdia Soraluzeko pilotalekuan.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak elkarlanean antolatu dute Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Txapelketa. Aurreko urteetako esperientzia positiboaren ondotik, hirugarren urtea da txapelketa antolatzen dena.
Larunbat honetan, maiatzaren 17ean, jokatuko da Gurpil Aulkiko Gipuzkoako Txapelketako 3.jardunaldia. Soraluzen izango da hitzordua eta 10:00etan hasiko da jaialdia, sei partida ikusteko aukera izanen da.
*Maiatzak 17, larunbata, 10:00, Soraluze-udalekoa:
1.Paleta nagusiak: Aizpe/Beñat -Hilarioa/Edorta
2.Paleta nagusiak: Edurne/Jurgi- Iñaki/Aingeru
3.Paleta nagusiak: Aizpe/Beñat- Iñaki/Aingeru
4.Paleta nagusiak: Hilarioa/Edorta- Edurne/Jurgi
5.Paleta nagusiak: Edurne/Jurgi- Aizpe/Beñat
6.Paleta nagusiak: Iñaki/Aingeru- Hilarioa/Edorta
Lehiaketa sistemari dagokionez, jardunaldi bakoitzean bikote guztiek jokatuko dute guztien aurka.2 puntu irabaziko ditu garaile ateratzen den bikoteak, puntu bakarra bikote galtzaileak eta ez agertzeak 0 puntu.
Lehen hiru jardunaldiak bukatuta, sailkapenean lehen eta bigarren postua lortu duten bikoteak finala jokatuko dute, Usurbilen. Finala jokatuko den egunean, 3. eta 4.postuak ere lehiatuko dira. Finala maiatzaren 31n jokatuko da, Usurbilen.
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan aurkituko duzue txapelketaren inguruko xehetasun gehiago. Lehiaketa atalean, Egokitua-Gipuzkoa Gurpildun aulkian izeneko azpi-atalean egin ahalko duzue jarraipena.
Ekainaren 1ean, igandean, profesionalen jaialdia izango da Atano III.a pilotalekuan, 17:00tan hasita. Hiru partida jokatuko dira:
1. Ezkurdia / Cecilio vs Jaunarena / Zubieta
2. Olaizola II vs Retegi Bi
3. Mendizabal III / Merino vs Jaka / Pascual
Sarreren prezioa ondorengoa izango da:
– igandean takilan erosiz gero: kantxak 30 euro eta 1. solairukoak 15 euro.
-aurresalmenta: kantxak 25 euro eta 1. solairukoak 10 euro.
Aurresalmentarako 688 85 77 10 telefonora deitu daiteke. Ordutegia: 10:30-13:30 eta 16:00-19:00. Atanoko takila zabalik egongo da ostegunean, maiatzak 29, 12:00etatik 13:00etara eta 18:30etik 20:00etara.
Joan den iganderako sarrera erosi zutenek, sarrera bera erakutsiz sar daitezke. Bueltatu nahi izanez gero, deitu 688 85 77 10 telefonora.



