Mikel Arregi Ertxin babesa eta elkartasuna adierazteko prentsaurrekoan pilota munduko jende ugari bildu zen.
Joan den ostiralean (2013-10-25) prentsaurrekoa eskaini zuten Donostiako Amara Plaza hotelean euskal pilota munduan lanean ari diren hainbat pertsonak.
Espainiako Audientzia Nazionalean hasi diren epaiketak salatu zituzten eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidentea den Mikel Arregi “Ertxin”-i elkartasuna adierazi zioten. Izan ere, “Herriko tabernen auzia” bezala ezagutzen dugun epaiketan auziperatutako pertsonen artean baitago “Ertxin”.
Guztien izenean hitz egin zuen Xabier Euzkitzek eta ondoan izan zituen; Mikel Arregi "Ertxin" (Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidentea), Oier Mendizabal (pilotari profesionala), Arritxu Iribar (kazetaria), Reyes Azkoitia (Bergara pilota elkarteko ordezkaria) eta Patxi Jauregi (Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidentea.)
“Epaiketa hauek euskal gizartearen aniztasunari zuzen-zuzenean egiten diote eraso eta pilota ere aniztasun horren isla izanik, gu ere erasotuak sentitzen gara” adierazi zuen Euzkitzek.
Pilota munduko pertsona ugari agertu zen prentsaurrekora, elkartasuan eta babesa adieraziz.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko facebook orrian bildu ditugu honen inguruan hedabideetan ateratako berriak eta prentsaurrekoan ateratako argazkiekin argazki galeria sortu dugu bertan. Interesa izanez gero, Gipuzkoa Pilota izenarekin aurki gaitzakezu facebooken.
Igande honetan (2013-11-24) jokatuko da 50. Enrique Abril Errebote Txapelketa – Kutxa Sariko finala. Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) eta Zubieta taldeak izango dira aurrez aurre. Eguraldiak hala uzten badu bederen, izan ere, eguraldi txarra eginez gero eta plaza bustita egongo balitz, finala bertan behera geratzeko arriskua baitago.
*Azaroak 24, igandea,11:00, Villabona -50.Enrique Abril-Kutxa Sariko finala
Errebote nagusiak: Luzaz Gazte- Zubieta
Edizio berezia da, gainera, aurtengoa; izan ere, 50 urte betetzen ditu txapelketak.
Hau ospatzeko, urte hauetan txapeldun izan diren talde guztiak gonbidatu ditu Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF). Zoritxarrez, pilotarien lesioak eta lan arazoak direla medio, zenbait taldek ezin izan dute jokatu 50. edizio honetan. Baina Baigorriko Zaharrer Segi, Uztaritzeko Kapito Harri eta Donibane Lohizuneko Luzaz Gazte lehian aritu dira, Gipuzkoako hiru talderekin batera: Zubieta, Villabonako Behar Zana eta Oiartzungo Txost.
Kutxak ere ez du zita berezi hau galdu nahi izan, eta bere babesa jaso du Enrique Abril Errebote Txapelketak.
Txapelketaren jarraipena egin nahi izanez gero, web gune honetako Lehiaketa eta Kartelera atalak bisita ditzakezue. Horrez gain, Finalen historikoa deritzon dokumentua aurki dezakezue Lehikatea-Enrique Abril sailean.


.jpg)