Lehiaketa

Igandean jokatuko dituzte Enrique Abril Errebote Txapelketaren finalerdiak, Oiartzunen eta Zubietan

Joan den igandean ziren jokatzekoak, baina bertan behera geratu behar izan zuten, euriagatik; Luzean eta Noizbait ariko dira nor baino nor Oiartzunen, eta Zubieta eta Endaiarrak Zubietan; 11:00etan hasiko dira bi finalerdiak

Joan den igandean (2016-10-23) ziren jokatzekoak Enrique Abril Errebote Txapelketaren finalerdiak. Baina eguraldiak baldintzatu du txapelketa azken fase honetan. Izan ere, euriagatik, bi norgehiagoka horiek ezin izan ziren jokatu, eta azken kanporaketak astebete atzeratu behar izan dira. Gauzak horrela, joan den astean jokatzekoak ziren lehiak igande honetan (2016-10-30) izango dira ikusgai.

Alde batetik, Luzean eta Noizbait ariko dira nor baino nor (A multzoko lehena eta B multzoko bigarrena, hurrenez hurren), 11:00etan, Oiartzungo plazan. Eta, bestetik, ordu berean, baina Zubietako plazan, Zubieta eta Endaiarrak taldeak izango dira aurrez aurre (B multzoko lehen sailkatua eta A multzoko bigarrena, alegia). Hona hemen bi hitzorduak:

Urriak 30 igandea, 11:00

– Oiartzun: Luzean vs Noizbait

– Zubieta: Zubieta vs Endaiarrak

Finala (eguraldiak laguntzen badu) azaroaren 6an jokatzea aurreikusten da, Villabonako Errebote plazan11:00etan.

Euskal Herriko zortzi taldek hartu dute parte 2016-17 denboraldiko Enrique Abril Errebote Txapelketan. Horietatik hiru Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta). Eta beste bostak Lapurdikoak: Endaiarrak (Hendaia), Kanboarrak (Kanbo), Luzean (Donibane Lohizune), Noizbait (Hazparne) eta Senpere (Senpere).

Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril eta Kartelera ataletan kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.