Lehiaketa

Hondarribia eta Zumaia, Gipuzkoako txapeldun zesta-puntaz

Hondarribia klubeko pilotariek irabazi dute kadeteen kategoriako binakako finala, eta Zumaia klubekoek bai jubenilena bai nagusiena

Hondarribia eta Zumaia dira Gipuzkoako txapeldun berriak zesta-puntaz. Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak jokatu zituzten joan den igandean, Hondarribian. Bertako pilotariek kadeteen kategoriako txapelak jantzi zituzten, eta zumaiarrek jubenilenak eta nagusienak. Hauexek jaialdiaren xehetasunak: 

Abenduak 5, igandea, 16:30, Hondarribia-Jostaldi

 
1. Zesta-punta binaka, kadeteak:
HONDARRIBIA 1 (Joar Laka-Manex Zamora) 30 /
DANOK BAT 2 (Ekhi Lete-Oinatz Agirregomezkorta) 29
 
2. Zesta-punta binaka, jubenilak:
ZUMAIA 1 (Gonzalo Agirre-Ander Ureta) 30 /
ZUMAIA 3 (Haritz Egaña-Julen Cabanillas) 14
 
3. Zesta-punta binaka, nagusiak:
ZUMAIA 1 (Cosme Agirre-Unai Uranga) 30 /
HONDARRIBIA 3 (Julen Basterra-Zugaitz Salaberry) 20

 

 

 

Txapelketaren emaitza guztiak, sailkapenak eta beste hainbat datu webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Zesta punta binaka atalean daude eskuragarri.

*Argazkiak: Jose Mari Manzisidor, Danok Bat kluba (Mutriku).

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.