Eskuan final-zortzirenetako joanekoak jokatuko dira, palan final-laurdenetako itzulikoak eta zesta-puntan ligaxkako hirugarren jardunaldia
Herriarteko Txapelketaren 3. jardunaldia jokatuko da asteburu honetan. Eskuko lehian final-zortzirenetako joanekoak jokatuko dira, palan final-laurdenetako itzulikoak eta zesta-puntan ligaxkako hirugarren jardunaldia.
Ondoren zehazten dugu asteburu honetako kartelera:
OSTIRALA, MAIATZAK 22
– 19:00, Mutriku-Miruaitz: MUTRIKU / DONOSTIA (zesta-punta)
– 19:30, Beasain-Antzizar: BEASAIN / DONOSTIA (eskua)
– 20:00, Bidania-Goiatz-Ernio: BIDANIA-GOIATZ / AZKOITIA (eskua)
– 20:00, Arrasate-Uarkape: ARRASATE / ASTIGARRAGA (eskua)
– 20:00, Zizurkil-Intxaur: ZIZURKIL / LASARTE-ORIA (eskua)
– 22:00, Ataun-Auzoeta: ATAUN / HERNANI (eskua)
LARUNBATA, MAIATZAK 23
– 18:00, Errenteria-Fanderia: ERRENTERIA / AZPEITIA (eskua)
– 18:00, Andoain-Arrate: ANDOAIN / OIARTZUN (pala)
– 18:00, Lazkao-Joxe Miguel Barandiaran: LAZKAO / OLABERRIA (pala)
– 20:00, Zestoa-Gurutzeaga: ZESTOA / OIARTZUN (eskua)
IGANDEA, MAIATZAK 24
– 10:30, Tolosa-Beotibar: TOLOSA / ASTEASU (eskua)
– 12:00, Donostia-Altza: DONOSTIA / ERRENTERIA (pala)
Edizio honetan, 22 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:
ESKUA
- Aia
- Alegia
- Andoain
- Arrasate
- Asteasu
- Astigarraga
- Ataun
- Azkoitia
- Azpeitia
- Beasain
- Bidania-Goiatz
- Donostia
- Errenteria
- Hernani
- Lasarte-Oria
- Lezo
- Oiartzun
- Oñati
- Tolosa
- Zestoa
- Zizurkil
-
Zumarraga
PALA
- Andoain
- Deba
- Donostia
- Errenteria
- Lazkao
- Oiartzun
- Olaberria
-
Ordizia
ZESTA-PUNTA
- Donostia
- Mutriku
- Zumaia
Eskuz, Aia, Azpeitia eta Oñati dira aurtengo parte-hartzaile berriak; eta baja izango dira, berriz, Amezketa, Bergara, Elgoibar eta Zaldibia. Palaz, bestalde, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere. Eta zesta-puntaz, azkenik, Tolosa ez da lehiatuko aurtengoan.
Hauexek dira, hain zuzen ere, jardunaldiak:
ESKUA
– Maiatzak 10 eta 17, final-hamaseirenak
– Maiatzak 24 eta 31, final-zortzirenak:
– Ekainak 7 eta 14, final-laurdenak
– Ekainak 21 eta 28, finalerdiak
– Uztailak 5, finala
PALA
– Maiatzak 17 eta 24, final-laurdenak
– Maiatzak 31 eta ekainak 7, finalerdiak
– Ekainak 14, finala
ZESTA-PUNTA (ligaxka)
– Maiatzak 10, 1. jardunaldia: ZUMAIA / MUTRIKU
– Maiatzak 17, 2. jardunaldia: DONOSTIA / ZUMAIA
– Maiatzak 24, 3. jardunaldia: MUTRIKU / DONOSTIA
– Maiatzak 31, 4. jardunaldia: MUTRIKU / ZUMAIA
– Ekainak 7, 5. jardunaldia: ZUMAIA / DONOSTIA
– Ekainak 14, 6. jardunaldia: DONOSTIA / MUTRIKU
– Ekainak 28, finala
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Donostia Kirolarekin lortutako hitzarmenari esker, hiriko instalazioak erabiltzeko aukera izango da, eta bi final Atano III.ean jokatuko dira: palakoa ekainaren 14an eta eskukoa uztailaren 5ean. Zesta-puntako finala, berriz, parte-hartzaileen artean txandakatuz izaten da urtetik urtera, eta 2015ean Mutrikuren txanda izango da; Miruaitzen jokatuko da, beraz, ekainaren 28ko asteburuan.
Gipuzkoa Berria izango da 2015eko Txapelketaren babeslea. Eta, hari esker, duela urte batzuk banatzen ziren sariak banatzeko aukera izango du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Eskuz, 5000 euro jasoko ditu txapeldunak, 2500 txapeldunordeak eta 1250 euro bai 3. bai 4. sailkatuak. Palaz, 2500 euroko saria izango du txapeldunak eta 1250ekoa txapeldunordeak. Zesta-puntaz, 1250 euro izango dira txapeldunarentzat eta 625 txapeldunordearentzat. Azkenik, kanporaketa bakoitzeko 450 euroko saria jasoko dute eskuko parte-hartzaileek, 300 eurona palakoek, eta zestakoek 900 euro ligaxka osoagatik gehi 450na finala jokatzen dutenek.


