Lehiaketa

Herriarteko Txapelketa: ligaxkako azken jardunaldia zestakoan eta finalerdietarako lehia eskukoan

Kadeteen, jubenilen eta nagusien lehiak izango dira ikusgai; 19:15ean hasiko da jaialdia, Aitzuri pilotalekuan

Binaka aritu eta gero, banaka lehiatu dira orain puntista gipuzkoarrak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Eta ostiral honetan (2017-06-09), hain zuzen ere, jokatuko dituzte finalak, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. 19:15ean hasiko da jaialdia:

Ekainak 9, ostirala, 19:15, Zumaia-Aitzuri
 

1. Zesta-punta banaka, kadeteak: ARRILLAGA (Danok Bat) / HERNANDEZ (Donostia Jai Alai)

2. Zesta-punta banaka, jubenilak: AGIRRE, E. (Zumaia) / MENDIZABAL, E. (Danok Bat)

3. Zesta-punta banaka, nagusiak: AGIRRE, C. (Zumaia) / ALBERRO, A. (Donostia Jai Alai)

Esteka honetan kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=674

miniImagen

Azken txanpan sartu da 2017ko Gipuzkoako Herriarteko TxapelketaPalako lehian, Andoainek jantzi zuen txapela aurreko asteburuan (2017-06-04), Debari irabazita. Eta eskukoan finalerdietarako txartelaren bila lehiatuko dira jardunaldi honetan Astigarraga, Oiartzun, Hernani, Zizurkil, Azpeitia, Azkoitia, Oñati eta Ataun; izan ere, final-laurdenen itzulikoak jokatuko dituzte. Zesta-puntan, azkenik, ligaxkako azken jardunaldia izango da, seigarrena, finalaren atarian.

Hona hemen asteburua osatuko duten 5 jaialdien kartelera:

2017/06/09  19:00 1 ZIZURKIL – Intxaur  ZIZURKIL-K HERNANI-K Eskua
2017/06/09  19:00 2 ZIZURKIL – Intxaur  ZIZURKIL-J HERNANI-J Eskua
2017/06/09  19:00 3 ZIZURKIL – Intxaur  ZIZURKIL-N HERNANI-N Eskua
 
2017/06/09  22:00 1 AZKOITIA – Gurea  AZKOITIA-K AZPEITIA-K Eskua
2017/06/09  22:00 2 AZKOITIA – Gurea  AZKOITIA-J AZPEITIA-J Eskua
2017/06/09  22:00 3 AZKOITIA – Gurea  AZKOITIA-N AZPEITIA-N Eskua
 
2017/06/09  22:00 1 ATAUN – Auzoeta  ATAUN-K OÑATI-K Eskua
2017/06/09  22:00 2 ATAUN – Auzoeta  ATAUN-J OÑATI-J Eskua
2017/06/09  22:00 3 ATAUN – Auzoeta  ATAUN-N OÑATI-N Eskua
 
2017/06/10  11:30 1 DONOSTIA – Carmelo Balda  DONOSTIA-K MUTRIKU-K Zesta punta
2017/06/10  11:30 2 DONOSTIA – Carmelo Balda  DONOSTIA-J MUTRIKU-J Zesta punta
2017/06/10  11:30 3 DONOSTIA – Carmelo Balda  DONOSTIA-N MUTRIKU-N Zesta punta
 
2017/06/10  18:00 1 OIARTZUN – Madalensoro  OIARTZUN-K ASTIGARRAGA-K Eskua
2017/06/10  18:00 2 OIARTZUN – Madalensoro  OIARTZUN-J ASTIGARRAGA-J Eskua
2017/06/10  18:00 3 OIARTZUN – Madalensoro  OIARTZUN-N ASTIGARRAGA-N Eskua

Edizio honetan, 21 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:

ESKUA

  1. Aduna
  2. Altzo
  3. Andoain
  4. Arrasate
  5. Asteasu
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Bidania-Goiatz
  11. Donostia
  12. Errenteria
  13. Hernani
  14. Lazkao
  15. Oiartzun
  16. Oñati
  17. Orio
  18. Tolosa
  19. Zestoa
  20. Zizurkil
  21. Zumaia
     

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
     

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

Eskuz, Orio eta Zumaia dira aurtengo parte-hartzaile berriakbaja, berriz, Aia, Bergara, Lasarte-Oria, Lezo, Usurbil eta ZumarragaPalaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere.

Finalei dagokienezpalakoa izan da goiztiarrena; ekainaren 18ko asteburuan jokatuko dute zesta-puntakoa; eta eskukoaaurten estreinakoz, eta herrien proposamenei erantzunez, larunbat arratsaldean izango da, uztailaren 1ean


50. edizioa izango da aurtengoa eskuz27.a palaz eta 20.a zesta-puntaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Hernani eta Azpeitia hirugarren, 5ekin (Hernani 6 ediziotan izan da txapeldunorde, eta Azpeitia 3tan). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da orain bigarren postuan, aurten irabazteari esker, 6 txapelekin (5 ediziotan izan da txapeldunorde); Errenteria eta Olaberria datoz atzetik, 5na txapelekin (2 bider izan dira biak azpitxapeldun). Iazko emaitza bera errepikatu da aurten ere: Andoainek irabazi du, eta Deba izan da txapeldunorde.

Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin (9 aldiz txapeldunorde); Tolosa eta Mutriku ditu atzetik, 4rekin (6 ediziotan izan da azpitxapeldun Tolosa, eta 2tan Mutriku); Donostia da hirugarren postuan 3 txapelekin (behin txapeldunorde). Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.

Gure webgunearen Kartelera atalean eta esteka honetan aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadescompeticion.asp?idioma=eu&idCategoria=23

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.