Herriarteko Txapelketaren 46. edizioa izango da aurtengoa.
Atzo, 2013-05-02, izan zen Herriarteko Txapelketaren aurkezpen ekitaldia eta ondotik zozketa egin zen.
Mikel Arregi Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidenteak, Diputazioko Kirol Zuzendari den Asier Sarriegik,Rural Kutxako Gorka Iturri eta Gorka Garmendia Ogi Berrikoak gidatu zuten ekitaldia, eta bertaratutako herrietako ordezkari, pilotari eta pilotazaleak adi jarraitu zuten jarduna.
Behin kanporaketen zozketa eginda, aurtengo herriartekoa maiatzaren 12ko asteburuan jarriko da martxan.
Aurten eskuko espezialitatean 22 herrik hartuko dute parte, iazko kopurua gaindituz (18 izan ziren), palan 9 (iaz baino bat gutxiago) eta zesta puntan 4 herri izango dira.
Hauek izango dira parte hartuko duten herriak:
ESKUA: 22 herri
1. Alegia
2. Amezketa
3. Arrasate
4. Astigarraga
5. Ataun
6. Azkoitia
7. Beasain
8. Bergara
9. Berrobi
10. Bidegoian
11. Donostia
12. Elgoibar
13. Errenteria
14. Hernani
15. Lasarte-Oria
16. Lezo
17. Oiartzun
18. Tolosa
19. Zaldibia
20. Zestoa
21. Zizurkil
22. Zumarraga
PALA: 9 herri
1. Andoain
2. Deba
3. Donostia
4. Errenteria
5. Lazkao
6. Oiartzun
7. Olaberria
8. Ordizia
9. Urnieta
ZESTA-PUNTA: 4 herri
1. Donostia
2. Mutriku
3. Tolosa
4. Zumaia
Webgune honetako Lehiaketak atalean Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia aurki dezakezue.


.jpg)