Lehiaketa

Herriarteko Gomazko paleta Txapelketako bigarren edizioa, Azkoitiarentzat

2-1 hartu zuen mendean Tolosa finalean; iaz bezala, bigarren edizioan ere 16 herri lehiatu dira

Ez Donostia ez Azpeitia, iazko finalistarik ez zen aurten 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Gomazko paletako Txapelketaren azken fasean. Azkoitiak jantzi du txapela bigarren edizioan, finalean Tolosa 2-1 mendean hartuta. Hauxe izan zen jaialdia:

Ekainak 23, igandea, 11:00, Donostia-Altza

AZKOITIA 2 / TOLOSA 1


1. Banaka frontoi osoan
AZKOITIA (Azpiroz) 4 / TOLOSA (Arregi) 20

2. Binaka
AZKOITIA (Aizpuru-Juaristi) 20 / TOLOSA (Laamirni-Mendigain) 12

3. Banaka 7aren barruan
AZKOITIA (Epelde) 20 / TOLOSA (Agirre) 13

Pilotari hauek ordezkatu dute Azkoitia txapelketa honetan: Jokin Aizpuru, Markos Azpiroz, Iker Epelde, Igor Juaristi eta Igor Larrañaga.

Eta ondorengoek Tolosa: Hasier Agirre, Jon Aldazabal, Hodei Arregi, Javi Iraola, Karim Laamirni eta Santi Mendigain.

Txapelketaren bigarren edizioa izan da aurtengoa. Bai Azkoitiak bai Tolosak 2 edizioetan hartu dute parte, eta lehendabiziko finala izan da bientzat.

Donostiak irabazi zuen iaz, estreinakoa, eta Azpeitia izan zen txapeldunorde.

16 herri lehiatu dira aurten, iaz bezala: Aia, Andoain, Anoeta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Irun, Mutriku, Soraluze, Tolosa, Usurbil eta Zumaia.

Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketak utzitako guztia ikusgai dago Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Gomazko paleta atalean. Eta Argazki galeriak txokoan aurkituko duzue finaleko irudi bilduma.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.