Lehiaketa

Hernanik eta Ziotzak irabazi dute emakumezkoen gomazko paletako Gipuzkoako Txapelketa

Hernanik 30-19 hartu zuen mendean Su-Berri 2 1. mailako finalean, eta Ziotzak 30-12 irabazi zion Su-Berri 1 taldeari 2. mailakoan

Hernanik eta Ziotzak irabazi dituzte Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paleta neska nagusien finalak. Araistegi-Arrietaren Hernanik 30-19 hartu zuen mendean Otaegi-Mendizabal bikotearen Su-Berri 2 taldea, 1. mailako finalean. Eta 2. mailako lehian, San Sebastian-Erasunen Ziotza nagusitu zen, 30-12, Arrillaga-Otaegik osatutako Su-Berri 1 taldearen aurka. Hona hemen jaialdia:

Urriak 23, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a

1. Gomazko paleta neskak, nagusiak 2. maila:
ZIOTZA (San Sebastian-Erasun) 30 / SU-BERRI 1 (Arrillaga-Otaegi) 12

2. Gomazko paleta neskak, nagusiak 1. maila:
HERNANI (Araistegi-Arrieta) 30 / SU-BERRI 2 (Otaegi-Mendizabal) 19

 
 

1. mailan, Hernani taldeak finalerako zuzeneko pasea lortua zuen, ligaxka lidergoan amaituta; Su-Berri 1 eta Su-Berri 2 bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdia jokatu behar izan zuten, ostiralean. 2. mailan ere, finalerdiak jokatu zituzten ostegunean eta ostiralean. Hona hemen finalaurreko guztien emaitzak:

– ZIOTZA (San Sebastian-Erasun) 30 / ZESTOA (Etxeberria-Lopetegi) 6 (2. maila)

– ZARAUTZ (Arriola-Arruti) 26 / SU-BERRI 1 (Arrillaga-Otaegi) 30 (2. maila)

– SU-BERRI 1 (Garmendia-Maiza) 26 / SU-BERRI 2 (Mendizabal-Gabirondo) 30 (1. maila)
 

Txapelketaren xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan kontsulta daitezke.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.