Lehiaketa

Hernanik eta Donostiak jokatuko dute Herriarteko Txapelketako eskuko finala

10:30ean hasiko da jaialdia, Donostiako Atano III.ean

Hernanik eta Donostiak jokatuko dute, igande honetan, Herriarteko Eskuko Txapelketa-Kutxa Sariko finala. 10:30ean hasiko da jaialdia, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Finalerdietan, Hernanik Oiartzun utzi zuen atzean, 1-5 irabazita (12-22, 11-22, 7-22; 19-22, 22-20, 5-22; 76 tanto Oiartzunek, 130 Hernanik). Eta Donostiak 3na berdindu zuen Azkoitiarekin, baina aldeko tanto kopuruari esker egin zuen aurrera (22-21, 22-18, 22-19; 20-22, 21-22, 3-22; 110 tanto egin zituen Azkoitiak, eta 124 Donostiak).

Ondoren zehazten dugu jaialdia:


*Ekainak 26, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a: HERNANI / DONOSTIA
          Kadeteak: E.Altuna-J.Altuna / Chiapuso-Aranguren
          Jubenilak: Lujanbio-Murgiondo / Cristobal-Manzisidor
          Nagusiak: Ojuel-Gorrotxategi / Baez-Fernandez

Hernanik 3 txapel ditu irabaziak Herriarteko Txapelketan (2000, 2002 eta 2005); eta 6 aldiz izan da txapeldunorde, azken bi edizioetan, besteak beste (Bergararen aurka galdu zuen 2009koa, eta Azpeitiaren kontra iazkoa). Donostiak, berriz, 5 txapel lortuak ditu (1983, 1985, 1986, 1987 eta 1998);  eta podiumeko bigarren koskatxoarekin konformatu behar izan du beste hiru aldiz, azkena 2008an (Azpeitiaren aurka galdu zuenean).

  

Gogoratu behar dugu 34 herrik hartu dutela parte aurtengo Herriarteko Txapelketan, iaz baino 1 gutxiago.
 

Eskuz (44. edizioa bete du dagoeneko) 22 herri, iaz baino 1 gutxiago. Iaztik baja izan dira Aretxabaleta, Eskoriatza, Tolosa eta Zestoa; eta alta, berriz, Berrobi, Errenteria eta Zaldibia.  

Palako lehian (21. edizioa) ere iaz baino 1 gutxiago, 8, hain zuzen ere. Usurbil izan da baja.

– Eta zesta-puntaz (14. edizioa), azkenik, 4, iaz baino 1 gehiago. Mutriku izan da alta hori.

  

Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu

ESKUA
 

– Kanporaketak (joan-etorria).

– Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan.

– Parte-hartzaileak, 22: ALBIZTUR, ALEGIA, AMASA-VILLABONA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, ASTIGARRAGA, ATAUN, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, SORALUZE, USURBIL, ZALDIBIA

– Egutegia:

Final-hamaseirenak: maiatzak 1 + maiatzak 8

Final-zortzirenak: maiatzak 15 + maiatzak 22

Final-laurdenak: maiatzak 29 + ekainak 5

Finalerdiak: ekainak 12 + ekainak 19

Finala: ekainak 26

PALA
 

– Kanporaketak (joan-etorria).

– Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan.

– Parte-hartzaileak, 8: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA

– Egutegia:

Final-laurdenak: maiatzak 15 + maiatzak 22

Finalerdiak: maiatzak 29 + ekainak 5

Finala: ekainak 12

ZESTA-PUNTA


– Ligaxka (joan-etorria).

– Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan.

– Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA

– Egutegia:

Ligaxkako jardunaldiak (6): maiatzak 8, 15, 22 eta 29 + ekainak 5 eta 12

Finala: ekainak 19

 
 
 

Webgune honetako Lehiaketak eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.