Lehiaketa

Hernanik eta Berrobik jokatuko dute Herriarteko Txapelketako eskuko finala, igandean, Atanon

Hernanik Donostia kanporatu zuen finalerdietan, eta Berrobik Bidegoian; 10:30ean hasiko da jaialdia

Igande honetan (2012-07-08) jokatuko da Herriarteko Txapelketa-Kutxa Sariko eskuko finala, 10:30ean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Hernani eta Berrobi izango dira aurrez aurre. Hernanik Donostia kanporatu zuen finalerdietan (4-2 irabazi zion: 15-22, 22-1 eta 22-10 joanekoan, eta 11-22, 22-11 eta 22-5 itzulikoan). Eta Berrobik Bidegoiani irabazi zion (4-2 honek ere: 22-16, 16-22 eta 22-6 joanekoan, eta 22-7, 12-22 eta 22-12 itzulikoan).

Ondoren zehazten dugu finalaren jaialdia:


*Uztailak 8, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a: HERNANI / BERROBI

Kadeteak: Loiarte-Noble / Zubiria-Erauskin
Jubenilak: Urkizu-Murgiondo / Alberdi-Elustondo
Nagusiak: Ojuel-Gorrotxategi / Irazusta-Altuna

Herriarteko eskuzko Txapelketaren historian, 40 aldiz hartu du parte Hernanik. 4 bider jantzi du txapela: 2000. urtean, 2002an, 2005ean eta iaz, 2011n, azkena. Eta 6 aldiz izan da txapeldunorde: 1973an, 1999an, 2003an, 2004an, 2009an eta 2010ean. Berrobik, bestalde, 9 aldiz hartu du parte txapelketa sortu zenetik, baina ez da sekula finalera iritsi. Lehendabiziko txapela janzteko aukera izango du, beraz, Tolosaldeko herriak.

  

Gogoratu behar dugu aurten 18 herrik hartu duela parte eskuko lehian, 10 palakoan, eta 4 zesta-puntakoan.

Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu:

ESKUA (45. edizioa)

– Kanporaketak (joan-etorria)

– Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan

– Parte-hartzaileak, 18: ALEGIA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, URRETXU, ZALDIBIA, ZESTOA

– Egutegia:

Final-hamaseirenak, maiatzak 13 + maiatzak 20: AMEZKETA / ARRASATE; URRETXU / ALEGIA

Final-zortzirenak, maiatzak 27+ ekainak 3: AMEZKETA edo ARRASATE / HERNANI; ERRENTERIA / ELGOIBAR; ZESTOA / BERGARA; LASARTE-ORIA / DONOSTIA; ANDOAIN / ZALDIBIA; BEROBI / OIARTZUN; AZPEITIA / AZKOITIA; URRETXU edo ALEGIA / BIDEGOIAN

Final-laurdenak, ekainak 10 + ekainak 17

Finalerdiak, ekainak 24 + uztailak 1

Finala, uztailak 8, Donostiako Atano III.a, 10:30

PALA (22. edizioa)

– Kanporaketak (joan-etorria)

– Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan

– Parte-hartzaileak, 10: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, LAZKAO, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA, USURBIL

– Egutegia:

Final-zortzirenak, maiatzak 13 + maiatzak 20: USURBIL / LAZKAO; ORDIZIA / DEBA

Final-laurdenak, maiatzak 27 + ekainak 3: USURBIL edo LAZKAO / DONOSTIA; ANDOAIN / OIARTZUN; OLABERRIA / ERRENTERIA; ORDIZIA edo DEBA / URNIETA

Finalerdiak, ekainak 10+ ekainak 17

Finala, ekainak 30

ZESTA-PUNTA (15. edizioa)


– Ligaxka (joan-etorria)

– Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan

– Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA

– Egutegia:

Ligaxkako 1. jardunaldia, maiatzak 13: MUTRIKU / TOLOSA; ZUMAIA / DONOSTIA

Ligaxkako 2. jardunaldia, maiatzak 20: ZUMAIA / TOLOSA; DONOSTIA / MUTRIKU

Ligaxkako 3. jardunaldia, maiatzak 27: TOLOSA / DONOSTIA; MUTRIKU / ZUMAIA

Ligaxkako 4. jardunaldia, ekainak 3: TOLOSA / MUTRIKU; DONOSTIA / ZUMAIA

Ligaxkako 5. jardunaldia, ekainak 10: TOLOSA / ZUMAIA; MUTRIKU / DONOSTIA

Ligaxkako 6. jardunaldia, ekainak 17: DONOSTIA / TOLOSA; ZUMAIA / MUTRIKU

Finala, ekainak 24, Getariako Sahatsaga, 09:30

Webgune honetako Lehiaketak-Herriartekoa eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.