Lehiaketa

Hernanik eta Aiak irabazi dituzte Gipuzkoako Txapelketako emakumeen gomazko paletako finalak

Su-Berri 2 eta Intxurre taldeak hartu zituzten mendean, hurrenez hurren, 1. eta 2. mailako norgehiagoketan

Hernani (1. maila) eta Aia (2. maila) taldeak dira Gipuzkoako txapeldun berriak gomazko paletaz, emakumezkoetan. Joan den igandean (2018-10-21) jokatu zituzten Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren final horiek, Anoetan. Su-Berri 2 eta Intxurre hartu zituzten mendean, hurrenez hurren. Hauxe izan zen jaialdia:

Urriak 21, igandea, 17:00, Anoeta-Alkartasuna

1. Gomazko paleta, nagusien 2. maila:
INTXURRE (Ontsalo-Agirre) 29 / AIA (Albeniz-Eizmendi) 30

2. Gomazko paleta, nagusien 1. maila:
HERNANI (Huizi-Arrieta) 30 / SU-BERRI 2 (Maiza-Maddi Mendizabal) 19

Ostiralean bertan (2018-10-19) jokatu zituzten 2. mailako finalak: Intxurrek (Ontsalo-Agirre) 30-18 irabazi zion Atzapar 2 (Otegi-Aranburu) taldeari, eta Aiak (Albeniz-Eizmendi) 22-30 Hernani 1 (Sarobe-Otaegi) bikoteari.

Txapelketaren xehetasun guztiak Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean daude eskuragarri. Eta finaletako hainbat irudi ikusgai Argazki galeriak txokoan.

miniImagen
Intxurre, N2 txapeldunordea. Ontsalo, Agirre eta GEPFko presidente Lertxundi
Aia, N2 txapelduna. Albeniz, Eizmendi eta GEPFko presidente Lertxundi
Su-Berri 2, N1 txapeldunordea. GEPFko presidente Lertxundi, Maiza eta Mendizabal
Hernani, N1 txapelduna. Huizi, Arrieta eta GEPFko presidente Lertxundi
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.