Lehiaketa

Hernani, Behar Zana eta Eple klubentzat eskuz binakako txapelak Trinketeko Gipuzkoakoan

Kadeteen finala irabazi du Hernani 2 taldeak, Behar Zana 2 taldeek bai jubenilena bai nagusien 2. mailakoa, eta Eple 2 nagusitu da nagusien 1. mailako lehian; eskuz binakako txapelketa bukatuta, eskuz banakakoari ekingo diote datorren jardunaldian

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak jokatu dituzte, asteburuan: eskuz binakakoak. Eta Hernani, Behar Zana eta Eple klubek eraman dituzte txapelak etxera.

Kadete kategoriako finala irabazi du Alberdi-Oses bikotearen Hernani 2 taldeak; jubenilen kategoriakoan nagusitu da Aranburu-Iparragirreren Behar Zana 2 taldea; klub bereko Behar Zana 2, Lizaso-Urruzola bikoa, gailendu da nagusien 2. mailako finalean; eta Eple 2 taldeko Chiapuso-Tabernarentzat izan dira nagusien 1. mailako txapelak.

Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

Urtarrilak 19, ostirala, 19:15, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
BEHAR ZANA 2 (Iñaki Lizaso-Julen Urruzola) 40
HERNANI (Unax Manterola-Eneko Sorondo) 37

2. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
EPLE 2 (Julen Chiapuso-Ibon Taberna) 40
MUNDARRO (Xabier Barandiaran-Oier Gurutzealde) 29

Urtarrilak 20, larunbata, 11:00, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Eskuz binaka, kadeteak:
HERNANI 2 (Manex Alberdi-Ekhi Oses) 40
BEHAR ZANA 1 (Eñaut Oñate-Unai Zufiria) 31

2. Eskuz binaka, jubenilak:
BEHAR ZANA 2 (Pello Aranburu-Inhar Iparragirre) 40
HERNANI 1 (Martin Alberdi-Beñat Olazabal) 36

Eskuz binakako lehia bukatuta, datorren jardunaldian (2024-01-28) eskuz banakakoari ekingo diote.

11 pilotarik eman du izena kadetetan (2 multzotan banatuta lehiatuko dira), 9 ariko dira jubeniletan (beste 2 multzo) eta 21 nagusietan (8k 1. mailan jokatuko dute, 2 multzotan banatuta, eta 13k 2. mailan, 4 multzotan).

Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, otsailaren 11ko jardunaldira bitarte nagusietan eta 25ekora arte kadeteen eta jubenilen kasuan; eta azken fasea izango dute ondoren.

Final guztiak martxoaren 10eko asteburuan izango dira ikusgai.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa-Eskuz binaka eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa-Eskuz banaka atalean kontsulta daiteke eskuzko lehiari buruzko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.