Hernani 1 bikoteak 30-29 hartu zuen mendean Su-Berri taldea.
Joan den ostiralean, martxoak 27, Donostiako Gaska trinketan jokatu zen Gipuzkoako Trinketeko paleta argentinarreko neska nagusien finala.
Hernani 1 taldeak (Irazustabarrena-Arrieta) 30-29 hartu zuen mendean Su Berriko bikotea (Garmendia-Aburuza).
Ondoren zehazteko dugu finala:
Martxoak 27, ostirala, 20:00 – DONOSTIA – Gaska-Trinketa:
– Paleta argentinarra neska nagusiak: HERNANI 1 (Irazustabarrena-Arrieta) 30 / SU-BERRI (Garmendia-Aburuza) 29
Txapelketa Hernaniko 2 taldek (Hernani 1 eta Hernani 2) eta Su-Berriko taldeak jokatu dute.
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketaren inguruko xehetasun guztiak.


