Ezker hormako gomazko paletako emakumezko nagusien Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatu ziren azaroaren 14an. Lehen mailan Hernani 1 nagusitu zen, 30-29, eta bigarren mailan Iruleak 2, 30-26.
Finaletako emaitzak
Nagusien 1. maila | Azaroak 14 | Hernaniko pilotalekua
HERNANI 2 (N. Saez – G. Eizmendi) 29–30 HERNANI 1 (N. Eizmendi – L. Galdos)
Nagusien 2. maila | Azaroak 14 | Deba – Aldats pilotalekua
IRULEAK 2 (M. Mugartegi – E. Oiarzabal) 30–26 IRULEAK 1 (A. Aizpuru – M. Rosa)
Zorionak, neskak!
Txapelketaren ibilbidea
1. mailan, Hernani 2k lehen postuan amaitu zuen lehenengo fasea, lau partidak irabazita. Hernani 1ek, berriz, bigarren postua eskuratu zuen, hiru garaipen eta porrot bakarrarekin. Hain zuzen ere, Hernani 2ren aurka galdu zuen partida bakarra (27-30). Finalean, ordea, Hernani 1 nagusitu zen, 29-30.
2. mailan, Iruleak 2k eta Iruleak 1ek lehen postuan amaitu zuten lehenengo fasea, bakoitzak bere multzoan, partida guztiak irabazita. Finalerdietan, Iruleak 2k Hernani 1 gainditu zuen (30-28), eta Iruleak 1ek Txost (30-12). Finalean Iruleak 2 nagusitu zen, 30-26, eta txapelketako zortzi partidak irabazita eskuratu zuen txapela.
Argazkia: 1. mailako finaleko sari-banaketa.