Lehiaketa

Hernani 1 (1. maila) eta Ramuntxo 1 (2. maila), paleta argentinarreko Gipuzkoako txapeldunak

Irazustabarrena-Arrietaren taldeak 30-29 irabazi dio Huizi-Araiztegiren Hernani 2ri Trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren emakumezkoen paleta argentinarreko 1. mailako finalean, eta 2. mailan emaitza estu berarekin nagusitu da Etxegia-Aizpururen Ramuntxo 1

Joan den ostiralean (2018-05-04) jokatu ziren Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren emakumezkoen paleta argentinarreko finalak, Donostiako Gaska trinketan. Hernani klubaren bi talderen arteko lehia zen nagusien 1. mailako finala, eta Irazustabarrena-Arrieta bikotearen Hernani 1 taldeak irabazi zuen, tanto batengatik, Huizi-Araiztegiren Henani 2ren aurka. Nagusien 2. mailako finala, berriz, Ramuntxo klubaren bi talderen artekoa zen, eta 1. mailako finalaren emaitza estu berarekin, 30-29, irabazi zuen Etxegia-Aizpururen Ramuntxo 1 taldeak, Etxegia-Erasun bikoaren Ramuntxo 2ren kontra.

Ondoren zehazten dugu jaialdia:

Maiatzak 4, ostirala, 18:00, Donostia-Gaska trinketa


1. Paleta argentinarra neska nagusiak, 2. maila:
RAMUNTXO 2 (Xole Etxegia-Itxaso Erasun) 29 /
RAMUNTXO 1 (Mirari Etxegia-Leire Aizpuru) 30

2. Paleta argentinarra neska nagusiak, 1. maila:
HERNANI 1 (Amaia Irazustabarrena-Ariane Arrieta) 30 /
HERNANI 2 (Maider Huizi-Amaia Araiztegi) 29

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia: https://bit.ly/2rnQnjh

*Argazkiak: Hernaniko palistak

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.