Lehiaketa

Hasi da Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa

Ekainaren 21ean jokatuko dira finalak.

Joan den asteburuan, 2013-05-10, hasi zen Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa.

Gipuzkoako Trinketeko Txapelketa bukatuta eta GRAVN Txapelketan emakume gipuzkoarrek egindako lan bikainaren ondoren, neska palistek Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketari ekin diote. Nagusien 1. eta 2. mailan ariko dira, ondorengo bikotetan banatuta:

1. maila:


– Huizi – Mendizabal
– Arozena – Garmendia
– Irazustabarrena – Pagola
– Aburuza – Arrieta
– Goikoetxea – Manzisidor

2. maila:

– Perez – Gabirondo
– Etxegia – Senper
– Tijero – Arriola

 

Norgehiagoka guztiak Donostiako Gaska trinketean jokatuko dira ostiral iluntzetan.

1 .mailako lehia maiatzaren 10eko asteburuan hasi bada ere, 2. mailakoa maiatzaren 31n hasiko da. 1.mailakoen lehian, 5 jardunaldiko ligaxka jokatuko da lehenik, gero finalerdia izanen da 2013-06-14an, 2. eta 3. sailkatuen artean (1. sailkatua zuzenean pasako da finalera). 2. mailako lehian ordea, 3 jardunaldiko ligaxka jokatuko da eta sailkapenean 1 eta 2 postuak lortu dituzten bikoteek jokatuko dute finala.

Finalak, azkenik, ekainaren 21erako iragarrita daude.

 

Txapelketaren jarraipena egin nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketak eta Kartelera atalak bisita ditzakezue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.