Hauteskundeak

Hasi da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren hauteskunde prozesua

Bere multzoan hirugarren sailkatu da, eta ez du lortu finalerdietara pasatzea

Aurtengoan ez, ez dira finalean izango. Bukatu da gipuzkoarrentzat Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa. Pasa den asteburuan (2020-09-20) jokatu zuten ligaxkako azken jardunaldia, eta ez dute lortu hurrengo fasera pasatzea.

Txapelketaren edizio guztietan iritsi da Gipuzkoa finalera (bosgarren edizioa da aurtengoa), baina ez du txapelik janzterik lortu: lehendabizikoan Lapurdi 1ek irabazi zion, eta bigarrengoan, hirugarrengoan eta laugarrengoan Bizkaia nagusitu zen. Bosgarren edizioan, zoritxarrez, ezin izango du lehiatu finalean egoteko. Bere multzoan hirugarren sailkatu da, eta lehendabiziko bientzat ziren finalerdietara pasatzeko txartelak.

Ligaxka bukatuta, honela gelditu da sailkapena

A MULTZOA

  1. Bizkaia 1, 6 puntu
  2. Iparralde-Amikuze (Nafarroa Beherea), 5 puntu
  3. Gipuzkoa, 4 puntu
  4. Iparralde-Senpere 2 (Lapurdi), 3 puntu
     

B MULTZOA

  1. Bizkaia 2, 4 puntu
  2. Iparralde-Senpere 1 (Lapurdi), 3 puntu
  3. Iparralde-Itxasuarrak (Lapurdi), 2 puntu

Gauzak horrela, Bizkaiko eta Iparraldeko taldeak izango dira aurrez aurre finalerdietan, datorren asteburuan (2020-09-27), Berrizen (Bizkaia): Bizkaia 1 eta Iparralde-Senpere 1 batetik, eta Bizkaia 2 eta Iparralde-Amikuze bestetik.

Pilotari hauek ordezkatu dute Gipuzkoa V. Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketan: 
 

  • Andoni Zabala Lekuona (Txost)
  • Ekaitz Lasa Irastorza (Txost)
  • Iban Jauregi Erkizia (Txost)
  • Iñaki Esnal Aizpurua (Txost)
  • Jon Ander Esnaola Lizaso (Txost)
  • Julen Chiapuso Nosellas (Eple)
  • Xabier Azpiroz Ibarguren (Eple)
  • Julen Iribar Arruti (Izurun)
  • Iñigo Ugalde Muguruza (Oiarpe)
  • Imanol Ugalde Muguruza (Oiarpe)
  • Jon Urbieta Otaegi (Behar Zana)
Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa. Euskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago.
 
Bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. Talde bakoitza zortzi pilotariz osatua dago; bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da. 

Informazio gehiago, gure webguneko Lehiaketa-Selekzioa-Bote Luzea-Bote Luzea nagusiak atalean, eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean: www.euskalpilota.org.

miniImagen

Abian da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua.

Urriaren 21ean deitutako Batzar Ekonomikoan, Hauteskunde Batzordea eratzeko zozketa egin zen. Behin hiru estamentuetako ordezkariak aukeratuta -klubak, pilotariak eta epaileak-, azaroaren 16n bildu zen Hauteskunde Batzordea. Bertan ondorengo erabakiak hartu zituen, eta prozesuari hasiera eman, era horretan:

  1. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko Batzar Orokorrerako eta Zuzendaritza Batzorderako hauteskundeak deitzea
  2. Batzarkide kopurua jartzea
  3. Hauteskunde errolda onartzea
  4. Hauteskunde egutegia onartzea
  5. Hauteskunde Mahaiko kideak eta bere ordezkoak izendatzea
  6. Hauteskunde erroldari eta egutegiari alegazioak egiteko epea zabaltzea. Epe hori azaroaren 19an amaituko da

Albiste honi erantsitako artxiboan kontsulta daiteke hauteskunde egutegi osoa. Hauxe laburpentxo bat:
 

  • 2020/11/16. Hauteskunde Batzordearen bilera. Hauteskundeetarako deialdia egitea
  • 2020/11/19. Hauteskunde erroldari eta egutegiari aurkeztutako alegazioak Hauteskunde Batzordeak ebaztea. Hauteskunde errolda behin betiko onartzea. Batzar Orokorrerako hautagaitzak aurkezteko epea zabaltzea
  • 2020/11/25. Hautagaiak aurkezteko epea bukatzea
  • 2020/12/01. Batzar Orokorrerako kideak aukeratzeko hauteskundeak
  • 2020/12/04. Lehendakaritzarako hautagaiak aurkezteko epa hastea
  • 2020/12/10. Hautagaiak aurkezteko epea bukatzea. Hautagaiak behin-behinekoz aldarrikatzea eta erreklamazioak aurkezteko epea hastea
  • 2020/12/15. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatzea. Hauteskunde Batzordeak erreklamazioak erabaki eta hautagaiak behin betiko aldarrikatzea
  • 2020/12/16. Hauteskunde eguna (hauteskunderik egin behar izanez gero; hautagai bakarra aurkeztuz gero ez da hauteskunderik egin behar izango eta zuzenean aldarrikatuko da)

Dokumentazio guztia aurrez aurre kontsultatu nahi duenak, federazioaren bulegoan izango du ikusgai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia). Aurten, osasun egoera dela eta, hitzordua eskatu beharko du bertaratu nahi duenak (goizez 621 33 26 60 telefono zenbakian, eta arratsaldez 693 05 91 21ean). 

Gipuzkoapilota.eus webgunean ere joango gara hauteskunde prozesuari buruz informatzen. Eta Dokumentazioa-Hauteskundeak-Hauteskundeak 2020 atalean ere kontsultatu daiteke dokumentazioa.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.