Lau bikote ari dira lehian; abuztuaren 3an izango da finala, 13:00etan, Oiartzungo Kontzejupean
Hasi da 2022ko Gipuzkoako Eskuzko Pasaka Txapelketa, azken urteotan Oiartzungo Txost klubak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak elkarlanean antolatzen duten lehia.
Nagusien mailako pilotariak lehiatuko dira, eskuz binaka.
Ondorengo bikoteek hartuko dute parte:
- Ormazabal-Urbieta I
- Karrera-Urbieta II
- Iraola-Aburuza
- Lizaso-Chiapuso
Joan-etorriko ligaxka jokatuko dute guztiek, uztailaren 21era bitartean. Oiartzungo Kontzejupean izango dira partidak.
Finala, berriz, abuztuaren 3an (San Esteban, Oiartzungo festak), 13:00etan, Oiartzungo Kontzejupean.
Txapelketari buruzko informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Kontzejupea Pasaka (eskuz binaka nagusiak) atalean.


