Joan den asteburuan (2016-02-19) ekin zioten 2. mailako lehiari, eta martxoaren 11ko jardunaldian hasiko da 1. mailakoa; finalak apirilaren 15ean jokatuko dira, Donostiako Gaska trinketan
Emakumezkoen Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa ere hasia da dagoeneko. Nagusien 2. mailako lehiarekin abiatu zen, joan den asteburuan (2016-02-19). Eta nagusien 1. mailako lehiari, berriz, martxoaren 11n ekingo diote. Final guztiak apirilaren 15ean jokatuko dituzte, Donostiako Gaska trinketan.
Hona hemen maila bakoitzeko xehetasunak:
PALETA ARGENTINARRA, NAGUSIAK 1. MAILA
- 3 talde, multzo bakarrean: Hernani 1, Hernani 2 eta Su-Berri
- Hasiera: martxoak 11
- Lehenengo fasean, itzuli bateko ligaxka, apirilaren 8ra bitartean
- Bigarren fasean, 1. eta 2. sailkatuek finala jokatuko dute, apirilaren 15ean, Donostiako Gaska trinketan
PALETA ARGENTINARRA, NAGUSIAK 2. MAILA
- 5 talde, multzo bakarrean: Hernani, Su-Berri 1, Su-Berri 2, Zarautz eta Ziotza
- Hasiera: otsailak 19
- Lehenengo fasean, itzuli bateko ligaxka, martxoaren 18ra bitartean
- Bigarren fasean, 2. eta 3. sailkatuek finalerdia jokatuko dute, apirilaren 8an
- 1. sailkatua finalerako zuzeneko pasea lortuko du, eta finalerdiko irabazlearen zain izango da; finala apirilaren 15ean jokatuko dute, Donostiako Gaska trinketan
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa eta Kartelera atalean kontsulta daiteke lehien inguruko informazio guztia.


