Jurgik jantzi zuen txapela, Edortari finalean irabazita; eta Beñatek Aingeru hartu zuen mendean 3. eta 4. posturako lehian
Joan den larunbatean (2016-06-11) jokatu zen, Usurbilen, Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketako finala. Jurgik jantzi zuen txapela, Edortaren aurka. Aurretik, 3. eta 4. posturako lehian, Beñatek Aingeru hartu zuen mendean. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Ekainak 11, larunbata, 11:00, Usurbil
1. Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketa. 3. eta 4. posturako lehia:
AINGERU SENPERENA 13 / BEÑAT LIZASO 25
3. Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketa. FINALA:
JURGI OLASAGASTI 25 / EDORTA DE ANTA 14
Webgune honetako Lehiaketa-Egokitua-Gipuzkoa gurpil aulkian atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio gehiago.


