Lehiaketa

GRAVNeko finalak jokatuko dira asteburuan, Araban

Ezker Hormako nahiz Trinketeko partida guztiak Araban izango dira.

Asteburu honetan jokatuko dira 2012-2013 GRAVNeko finalak, Araban. Ligaxkako bost jardunaldien eta finalerdien ondorengo sailkapenean Gipuzkoak toki ona lortu du.

Ezker Horman 17 final jokatuko dute talde gipuzkoarrek eta trinketean 14. Gipuzkoak aukera handia du trinketean garaile ateratzeko;ezker horman ordea, nafarrak dira faborito.Bizkaia ere fin aritu da txapelketan.

Iaz Gipuzkoa izan zen txapeldunorde, sailkapenean Nafarroaren ondotik geratu ostean. Nafarroa izan zen beste behin ere txapeldun, hala ere, Gipuzkoarekin lehia estua izan zuen, 2 puntuko aldeagatik irabazi baitzien nafarrek gipuzkoarrei.Maila oso ona erakutsi zuten biak ere.

 

Aurten ere lehia estua izango da selekzioen artean; beraz, aukera paregabea izango dugu asteburu honetan final biziez gozatzeko.

 

GRAVN 2012-2013 txapelketaren inguruko informazio gehaigo izanez gero,web gune honetako Selekzioak atala bisitatu dezakezue.Bertan egutegia,emaitzak,… ikus ditzakezue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.