Apirilaren 24ko asteburuan izango dira; Gipuzkoako Selekzioak ezker hormako 11 finalerdi eta trinketeko 5 jokatuko ditu; finalak maiatzaren 1eko jardunaldian izango dira ikusgai, Araban
Azken txanpan sartu da federazioen arteko GRABNI Txapelketa. Ligaxka amaituta, atseden hartuko du lehiak asteburu honetan (2022-04-17). Baina datorren bietan izango da zer ikusirik batean zein bestean.
Apirilaren 24ko jardunaldian, hain zuzen ere, finalerdiak jokatuko dituzte, bai ezker horman bai trinketan. Nafarroak eta Errioxak hartuko dituzte finalerdien jaialdiak.
Eta, azkenik, maiatzaren 1eko asteburuan izango dira ikusgai final guztiak, Araban.
Ondorengo lerroetan zerrendatu ditugu apirilaren 24ko jardunaldian jokatuko diren finalerdi guztiak; albiste honi erantsita ere baduzue kartelera.
EZKER HORMA
NAFARROAN
Apirilak 22, ostirala, 18:00, Iruñea-Labrit
1. Larruzko paleta, 22 urtez azpikoak: ARABA / GIPUZKOA
2. Pala motza, 22 urtez azpikoak: GIPUZKOA / BIZKAIA
Apirilak 23, larunbata, 10:00, Iruñea-Labrit
1. Larruzko paleta, nagusiak: GIPUZKOA / BIZKAIA
2. Pala motza, nagusiak: BIZKAIA / GIPUZKOA
3. Eskuz banaka, gizonezkoak, jubenilak: GIPUZKOA / NAFARROA
4. Eskuz binaka, gizonezkoak, jubenilak: NAFARROA / GIPUZKOA
Apirilak 23, larunbata, 10:00, Iruñea-UPNA
1. Gomazko paleta, emakumezkoak, jubenilak: NAFARROA / GIPUZKOA
2. Gomazko paleta, emakumezkoak, 22 urtez azpikoak: BIZKAIA / ARABA
3. Gomazko paleta, emakumezkoak, nagusiak: NAFARROA / GIPUZKOA
Apirilak 23, larunbata, 10:00, Cabanillas
1. Zesta-punta binaka, jubenilak: BIZKAIA / NAFARROA
2. Zesta-punta binaka, nagusiak: BIZKAIA / ARABA
3. Zesta-punta banaka, gazteak: IPARRALDE / BIZKAIA
4. Zesta-punta banaka, 22 urtez azpikoak: IPARRALDE / BIZKAIA
5. Zesta-punta banaka, nagusiak: IPARRALDE / BIZKAIA
Apirilak 23, larunbata, 11:00, Iruñea-Lopez
1. Gomazko paleta, gizonezkoak, nagusiak: GIPUZKOA / BIZKAIA
Apirilak 24, igandea, 11:00, Noain
1. Pala, nagusiak: GIPUZKOA / ERRIOXA
ERRIOXAN
Apirilak 23, larunbata, 10:30, Logroño-Adarraga
1. Eskuz binaka, emakumezkoak, nagusiak: BIZKAIA / IPARRALDE
2. Eskuz banaka, gizonezkoak, 22 urtez azpikoak: NAFARROA / BIZKAIA
3. Eskuz binaka, gizonezkoak, 22 urtez azpikoak: NAFARROA / BIZKAIA
Apirilak 23, larunbata, 16:30, Logroño-Adarraga
1. Eskuz banaka, gizonezkoak, nagusiak: NAFARROA / ERRIOXA
2. Eskuz binaka, gizonezkoak, nagusiak: GIPUZKOA / ERRIOXA
Apirilak 24, igandea, 12:00, Santurde
1. Frontenisa, emakumezkoak, nagusiak: ERRIOXA / BIZKAIA
TRINKETA
NAFARROAN
Apirilak 23, larunbata, 10:00, Iruñea-Mendillorri
1. Eskuz banaka, jubenilak: GIPUZKOA / NAFARROA
2. Eskuz binaka, jubenilak: NAFARROA / GIPUZKOA
3. Eskuz banaka, 22 urtez azpikoak: ARABA / GIPUZKOA
4. Eskuz binaka, 22 urtez azpikoak: NAFARROA / GIPUZKOA
Apirilak 23, larunbata, 17:00, Iruñea-Mendillorri
1. Paleta argentinarra, emakumezkoak, nagusiak: ARABA / GIPUZKOA
2. Paleta argentinarra, gizonezkoak, nagusiak: NAFARROA / BIZKAIA
ERRIOXAN
Apirilak 23, larunbata, 17:00, Arnedo
1. Eskuz binaka, nagusiak: BIZKAIA / ARABA
2. Eskuz banaka, nagusiak: ERRIOXA / BIZKAIA
Gure webguneko Selekzioak eta Lehiaketa-Selekzioa-GRABNI ataletan joan gara eguneratzen txapelketaren inguruko informazioa; Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean aurki daitezke xehetasun guztiak. Era berean, gure webguneko Argazki galeriak txokoan hainbat irudi bilduma daude ikusgai.


