Gomazko paletako emakumeen Gipuzkoako Txapelketako 1. eta 2. mailako finalak jokatuko dira larunbat honetan, azaroaren 14an. Hernanin eta Deban izango dira norgehiagokak, eta bi mailetan klub bereko taldeak ariko dira elkarren aurka: Hernani 2 eta Hernani 1 lehen mailan, eta Iruleak 2 eta Iruleak 1 bigarrenean.
1. maila: Hernani 2 – Hernani 1
Lehen mailako finala Hernaniko pilotalekuan jokatuko da, 12:00etan. Hernani 2ko G. Eizmendi eta N. Saez izango dira Hernani 1eko N. Eizmendi eta L. Galdosen aurkari.
Bi taldeek sailkapeneko lehen bi postuetan amaitu dute ligaxka. Hernani 2 lehen postuan sailkatu da, jokatutako lau partidak irabazita; Hernani 1, berriz, bigarren izan da, hiru garaipen eta porrot batekin.
2. maila: Iruleak 2 – Iruleak 1
Bigarren mailako finala Debako Aldats pilotalekuan izango da, 11:00etan. Iruleak 2ko M. Mugartegi eta E. Oiarzabal ariko dira Iruleak 1eko A. Aizpuru eta M. Rosaren aurka.
Bi taldeek beren multzoetako lehen postuan amaitu dute lehen fasea, partidarik galdu gabe. Finalaurrekoetan, Iruleak 2k 30-28 irabazi zion Hernani 1i, eta Iruleak 1ek 30-12 hartu zuen mendean Txost.
Finalen egutegia
1. maila | Azaroak 14, 12:00 | Hernani – Hernaniko pilotalekua
HERNANI 2 (G. Eizmendi eta N. Saez) – HERNANI 1 (N. Eizmendi eta L. Galdos)
2. maila | Azaroak 14, 11:00 | Deba – Aldats pilotalekua
IRULEAK 2 (M. Mugartegi eta E. Oiarzabal) – IRULEAK 1 (A. Aizpuru eta M. Rosa)
