Lehiaketa

Gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak, ostiralean, Azkoitian

Buruz buru zazpiaren barruan aritu dira jokatzen Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan; 19:00etan hasita, jaialdiko 2. eta 3. partidan, nagusien 2. eta 1. mailako finalak izango dira ikusgai, Gurean

Gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Buruz buru zazpiaren barruan aritu dira jokatzen, eta ostiralean bukatuko da txapelketa, Azkoitian antolatutako finalekin. 19:00etan hasiko da jaialdia, Gurean, eta 2. eta 3. partidak izango dira finalak: Ospele klubeko (Orio) bi pilotarik nagusien 2. mailako lehia jokatuko dute, eta ondoren Errepala eta Loiolatarra klubetako (Donostia) ordezkari bana lehiatuko dira 1. mailakoan. Hauxe aurreikusitako jaialdia:

Otsailak 17, ostirala, 19:00, Azkoitia-Gurea


2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 2. maila:
OSPELE (Iker Lizaso) / OSPELE (Iban Aldalur)

3. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
ERREPALA (Joseba Arizmendi) / LOIOLATARRA (Asier Salaberria)

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GP banaka 7 atalean ikus daiteke txapelketaren informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.