Lehiaketa

Gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak, igandean, Tolosan

Buruz buru zazpiaren barruan aritu dira jokatzen Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan; 11:00etan hasita, nagusien 2. eta 1. mailako finalak izango dira ikusgai, Beotibarren

Finalei ekingo diegu berriz ere, jardunaldi honetan: Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, igandean, Tolosan. Hain zuzen ere, buruz buru zazpiaren barruan aritu dira jokatzen, eta asteburuan bukatuko da txapelketa. 11:00etan hasiko da finalen jaialdia, Beotibarren, eta nagusien 1. eta 2. mailako lehiak izango dira ikusgai:

Otsailak 25, igandea, 11:00, Tolosa-Beotibar


1. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 2. maila:
BEOTIBAR-Mikel Goitia
BELOKI-Josu Viana

2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
BEOTIBAR-Odei Arregi
MUNDARRO-Ganix Urdangarin

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GP banaka 7 atalean ikus daiteke txapelketaren informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.