Lehiaketa

Goikoetxea-Evaristti eta Etxegia-Garmendia txapeldun Trinketeko Emakumea Pilotarin

Lehenek 1. mailako finala irabazi zuten Etxabe-Manzisidorren aurka, 30-25; eta bigarrenek 23-30 hartu zituzten mendean Redondo-Arrieta

Goikoetxea-Evaristti (1. maila) eta Etxegia-Garmendia (2. maila) bikoteek irabazi dute Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa. Donostiako Gaskan jokatutako finaletan (2012-06-30), lehenek 30-25 hartu zituzten mendean Etxabe-Manzisidor; eta bigarrenek Redondo-Arrietari irabazi zieten, 23-30ko emaitzarekin. Hona hemen jaialdia:

*Ekainak 30, larunbata, 10:00, Donostia-Gaska

1. Gomazko paleta neskak, 2. maila: Redondo-Arrieta 23 / ETXEGIA-GARMENDIA 30
2. Gomazko paleta neskak, 1. maila: GOIKOETXEA-EVARISTTI 30 / Etxabe-Manzisidor 25

Jaialdiko lehendabiziko partidan, Ainhoa Garmendia urduri samar eta lekuz kanpo agertu bazen ere partida hasieran, pixkanaka hobeto jokatzen hasi zen eta Etxegia bikotekidearen laguntzarekin, partida 22 tantoan berdintzea lortu zuten. Hortik aurrera, Redondo eta Arrieta saiatu ziren arren, ezin izan zuten partida aurrera atera, ligaxkan gertatu bezala, eta Etxegia-Garmendia bikoteak jantzi zuen 2. mailako txapela.

Bigarren norgehiagoka, berriz, atzelarien arteko borroka izan zen, eta azkenean Evaristtik, bere maila teknikoari esker, Manzisidor bere gain hartu zuen. Aurrelariak ere gogotsu aritu ziren, baina Goikoetxearen gaztetasuna eta arintasuna Etxaberen eskarmentuari gailendu zitzaizkion. Honenbestez, Goikoetxea-Evaristti bikoteak eraman zuen 1. mailako txapela etxera.

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa atalean eta www.blogak.com/emakumeapilotari atarian. Bestalde, Argazki galeriak txokoan txapelketako hainbat irudi daude ikusgai. 

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.