20:00etan hasiko da jaialdia; Beotibar, Danok eta Zumaia klubetako puntistak lehiatuko dira
Alebin eta infantil kategorietako Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketa ere iritsi da azken txanpara. Hain zuzen ere, ostiralean jokatuko dituzte finalak Beotibar (Tolosa), Danok Bat (Mutriku) eta Zumaia (Zumaia) klubeko puntistek, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. 20:00etan hasiko da jaialdia:
Apirilak 12, ostirala, 20:00, Mutriku-Miruaitz
1. Alebinak:
DANOK BAT 1 (Ekhi Lete-Ekaitz Beitia) /
BEOTIBAR 2 (Oskitz Goenaga-Unax Balda)
2. Infantilak:
DANOK BAT 1 (Unax Zubizarreta-Manex Ansola) /
ZUMAIA 1 (Gonzalo Agirre-Ekaitz Galarraga)
Webgune honetako atal hauetan ikus daitezke txapelketak utzitako datuak: Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Zesta punta-alebinak, eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa zesta punta-infantilak.


