Topaketak eta ospakizunak

Gipuzkoako Zesta-punta Eskolen Eguna ospatuko dute igandean, Zumaian

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribiko eta Zumaiako klubak elkartuko dira; egun osoko festa izango da, Aitzuri pilotalekuan: kinielak, erakustaldiak, bazkaria, profesionalen jaialdia…

Gipuzkoako Zesta-punta Eskolen Eguna ospatuko dute, igandean (2022-05-29), Zumaian.

Beotibar (Tolosa), Danok Bat (Mutriku), Donostia Jai Alai (Donostia), Gazteleku (Andoain), Hondarribiko (Hondarribia) eta Zumaiako (Zumaia) klubak izango dira protagonista.

Aitzuri pilotalekura bildutakoek egun osoko festaz gozatzeko aukera izango dute (kartela, albiste honen eranskinean):
 

  • Benjamin, alebin eta infantil kategorietako puntisten kinielekin hasiko da Zesta-punta Eskolen Eguna, 10:00etan
     
  • 13:00ak aldera, emakume puntistek erakustaldia eskainiko dute
     
  • 14:30erako jarri dute bazkarirako hitzordua
     
  • Eta bazkal ondoren puntista profesionalak ikusteko aukera izango da, Aitzurin. 16:30ean, Goikoetxea-Lopez eta Erkiaga-Irastorza bikoteak izango dira aurrez aurre

Animatu eta azaldu zesta-puntaz disfrutatzera!

*Argazkiak: Danok Bat kluba

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.