Topaketak eta ospakizunak

Gipuzkoako Zesta-punta Eskolen Eguna ospatuko dute igandean, Hondarribian

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribiko eta Zumaiako klubak elkartuko dira; egun osoko festa izango da, Jostaldi pilotalekuan: puntista gaztetxoenen kinielak, emakume puntisten erakustaldia, bazkaria, profesionalen jaialdia…

ADI! ALDAKETAK ORDUTEGIAN ETA PROFESIONALEN JAIALDIAN! 

Ikus behean albistea, eguneratuta [2023-06-16].

Gipuzkoako Zesta-punta Eskolen Eguna ospatuko dute igandean, hilak 18, Hondarribian.

Beotibar (Tolosa), Danok Bat (Mutriku), Donostia Jai Alai (Donostia), Gazteleku (Andoain), Hondarribiko (Hondarribia) eta Zumaiako (Zumaia) klubak izango dira protagonista.

Jostaldi frontoira bildutakoek egun osoko festaz gozatzeko aukera izango dute. Hauxe aurreikusitako egitaraua:
 

  • 11:00etan, egunari hasiera, gaztetxoenen kinielekin: 11:00etan, benjamin kategoriako puntisteen kiniela; 11:50ean, alebinena; eta 12:40ean, infantilena
     
  • 13:30ean, emakume puntisten erakustaldia: Maite Ortiz-Frida Watkins vs Naroa Merino-Eneritz Lizardi
     
  • 14:30an, bazkaria
     
  • 16:30ean, puntista profesionalen jaialdia: Goikoetxea-Manzi vs Barandika-Lekerika

Animatu eta azaldu zesta-puntaz disfrutatzera!

miniImagen
Kartela
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.