Lehiaketa

Gipuzkoako Xare Txapelketako finalak, larunbatean, Iruran

16:00etan hasiko da jaialdia, Ametsa trinketan

Trinketeko Gipuzkoako Xare Txapelketako finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Irurako Ametsa trinketan. 16:00etan hasiko da jaialdia, eta kadeteen norgehiagoka ikusteko aukera izango da lehenik, eta jubenil kategoriakoena ondoren. Hauxe izango da jaialdia:

Otsailak 5, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Xare, kadeteak:
AMETSA 1 (Oier Maiza-Aitor Aristi) / AMETSA 2 (Eñaut Galartza-Aimar Heras)

2. Xare, jubenilak:
AMETSA 1 (Julen Zabalegi-Oier Iturbe) / AMETSA 2 (Matxalen Mendizabal-Markel Mujika)

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean dago ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.