Lehiaketa

Gipuzkoako Txapelketaren gizonezkoen gomazko paletako nagusien finalak, ostiralean, Loiolan

Lehenik, Danok Bat eta Azkoitia 2 taldeak izango dira aurrez aurre, 2. mailako finalean; eta ondoren neurtuko dira Zarautz eta Loiolatarra 2, 1. mailako finalean; jaialdia 20:30ean hasiko da

Pixkanaka-pixkanaka, hainbat espezialitatetako lehiak azken txanpara iristen ari dira Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Ostiral honetan (2017-11-24), esaterako, finalak jokatuko dituzte gizonezkoen gomazko paletako nagusien mailan ari diren pilotariek. Hain zuzen ere, 1. eta 2. mailako norgehiagokak izango dira ikusgai, Donostiako Loiola auzoan, 20:30etik aurrera (datorren jardunaldian jokatuko dituzte 22 urtez azpikoen eta nagusien 3. mailako finalak).

Ondoren zehazten dugu jaialdia:

Azaroak 24, ostirala, 20:30, Donostia-Loiola

1. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 2. maila:
DANOK BAT (Elezgarai-Garalde) / AZKOITIA 2 (Epelde-Azpiroz)
 
2. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 1. maila:
ZARAUTZ (Aizpuru-Daguerre) / LOIOLATARRA 2 (Salaberria-Huegun)
 
 
 
 
 
 
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-gomazko paleta eta Kartelera ataletan kontsulta daitezke xehetasun guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.