1. eta 2. mailako finalak izango dira ikusgai, larunbat goizean, Zarautzen; Ilunpe eta Intxurre klubetako pilotariek jantzi dituzte txapelak kadete eta jubenil kategorietako norgehiagoketan; lehia hori amaituta, larruzko paletakoari ekingo diote jardunald
Jardunaldi honetan ere binakako gomazko paletako finalak izango dira ikusgai Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Nagusien txanda izango da oraingoan; hain zuzen ere, 1. eta 2. mailako lehiak jokatuko dituzte, larunbat goizean, Zarautzen:
Azaroak 23, larunbata, 10:00, Zarautz-Aritzbatalde
DANOK BAT (Igor Elezgarai Osa-Xabier Garalde Gorostola)
BEOTIBAR (Odei Arregi Aizpitarte-Karim Laamirni Agirrezabal)
Aurreko asteburuan jokatutako finaletan, hau da, binakako gomazko paletako kadete eta jubenil kategorietako norgehiagoketan, Ilunpe eta Intxurre klubetako pilotariek jantzi zituzten txapelak. Ondorengo lerroetan dituzue jaialdiaren xehetasunak:
Azaroak 17, igandea, 10:30, Alegia-Elorri
1. Gomazko paleta binaka, kadeteak:
TXULOBI (Xabat Aburuza Gorostizu-Arkaitz Zabala Olasagasti-Markel Iraola Zabala) 16
ILUNPE (Telmo Garaizar Etxeberria-Mikel Gurrutxaga Albizu) 25
2. Gomazko paleta binaka, jubenilak:
INTXURRE (Ibai Goitia Amiano-Lander Isasti Lerma-Gailur Elduaien Peñagarikano) 25
ZUMAIA (Joel Martin Duran-Urko Ostolaza Larrañaga) 15
Kadete eta jubenil mailako palistek, hain justu, beste lehia bati ekingo diote asteburu honetan bertan: larruzko paletakoari.
5 taldek eman du izena kadete kategorian: Errepala (Donostia), Ilunpe (Azpeitia), Oiangu (Ordizia), Txost (Oiartzun) eta Txulobi (Aduna). Eta beste 5ek jubeniletan: Errepala (Donostia), Intxurre (Alegia), Txost (Oiartzun), Zumaia 1 eta Zumaia 2.
Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute aurrena guztiek, jardunaldi honetan hasi (2024-11-24) eta abenduaren 22kora bitarte. Eta kanporaketen txanda izango da ondoren.
2025eko urtarrilaren 5eko asteburuan aurreikusten dira bi finalak.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Larruzko paleta ataletan kontsulta daitezke lehia hauei guztiei buruzko xehetasunak.


