Lehiaketa

Gipuzkoako Txapelketako zesta-punta banakako hiru txapelak, Danok Bat klubarentzat

Alain Agirregomezkortak jantzi du kadete kategoriakoa, Oinatz Agirregomezkortak jubenilena eta Eñaut Urreistik irabazi du nagusi kategoriako finala

Danok Bat klubak eraman ditu etxera zesta-puntako banakako hiru txapelak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Mutrikuko taldeko Alain Agirregomezkortak irabazi du kadeteen kategoriako finala, Oinatz Agirregomezkortak jubenilena eta Eñaut Urreistik nagusiena, hurrenez hurren, Zumaiako Mikel Silveti, Hondarribiko Mattin Bereau eta Hondarribiko Andoni Laloo puntisten kontra:

Ekainak 28, ostirala, 19:00, Mutriku-Miruaitz


1. Zesta-punta banaka, kadeteak:
ZUMAIA-Mikel Silveti Egaña 19
DANOK BAT-Alain Agirregomezkorta Txurruka 25

2. Zesta-punta banaka, jubenilak:
HONDARRIBIA-Mattin Bereau Sagarzazu 15
DANOK BAT-Oinatz Agirregomezkorta Txurruka 25

3. Zesta-punta banaka, nagusiak:
DANOK BAT-Eñaut Urreisti Astigarraga 25
HONDARRIBIA-Andoni Laloo 18

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Zesta punta banaka atalean dago jasota txapelketaren informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.